‘The disaster artist’ filmarentzat Urrezko Maskorra, ‘Handia’ ere saritu duen Zinemaldian

  • James Franco zuzendariaren The disaster artist filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du.

James Franco Urrezko Maskorrarekin.

2017ko irailaren 30ean - 21:06
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aurtengo edizioa beste sari batengatik ere pasako da historiara: lehenbiziko aldiz 65 ediziotan, emakume batek eskuratu du Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra. Anahí Berneri zuzendari argentinarrarentzat izan da, Alanis filmarengatik.

Kazetarien artean harrera ona izan dute palmares ofizialeko gainontzeko sari gehienek ere. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere argentinara joan da, Alanis filma protagonizatu duen Sofia Galak irabazi du. Aurten konpetentzia handia zegoen sari horrentzat, Sail Ofizialeko filmen artean emakumezko aktoreen lana nabarmendu baita.

Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Pororoca film errumaniarreko protagonista den Bogdan Dumitrachek lortu du, alaba galdu ondoren dekadentzia progresiboa pairatzen duen aitaren rolarengatik.

Sari ofizial "txikiagoen" artean, Der hauptmann film alemaniarrak lortu du argazki onenaren saria eta Una especie de familia pelikula argentinarrak berriz, gidoi onenarena. 

Telmo Esnal ere saritua

Palmares ofizialetik kanpo, euskal zinemak urtero jasotzen duen Irizar saria ere Handiak jaso du. Telmo Esnalek berriz, Glocal in progress saria eskuratu du Dantzan filmaren egitasmoarekin. Sari horrek, hizkuntza ez hegemonikoetan egiten diren lan zinematografikoak burutzeko laguntza izan nahi du.

Publikoaren sari nagusia izaten da palmares ofizialetik kanpo arreta handiena erakartzen duena eta aurten Three billboards outside Ebbing, Missouri filmak lortu du. Mikel Garcia ARGIAko kazetariak nabarmendu zuenez, film dibertigarria da, baina aldi berean latza.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...