Ipurtargiak etxera

  • Maiatz ederrari ekin diogu. Konturatzerako bero sapa azaleratzen diguten urteko egun luzeenetan gara. Urteko gau motzenak izango dira orduan, baina ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak. Ez naiz ari jai txolinenei adarrak ipintzen dizkieten su-festa zalapartatsuez. Isilagoak dira ipurtargiak.

Jakoba Errekondo
2017ko maiatzak 07
Ipurtargi harra, barraskilo bat paralizatu eta jaten. (Arg.: Heinz Albers-CC By)
Ipurtargi harra, barraskilo bat paralizatu eta jaten. (Arg.: Heinz Albers-CC By)

Ipurtargiak kakalardoak dira, eta ehizatu nahi dutena erakartzeko edo bikotea limurtu eta hurbiltzeko gogoa pizteko, ipurtaldeko azalaren azpian oxidazio baten bidez argi kimiko hotza sortzen dute, bioluminiszentzia. Agidanean, 2.000 bat espezie ipurtargi dago munduan, eta bakoitzak bere argi frekuentzia eta piztu-itzali segida erabiltzen ditu. Hezetasuna dagoen tokietan ugariagoak dira, bertan jaki gehiago aurkitzen baitute.

Argi hotzeko dantza bero horren ondoren, emeak lurpean erruten dituen arrautzetatik jaioko dira ipurtargi kumeak. Goseak amorratzen jaio ere. Beldarrak, harrak, barraskiloak eta bare txikiak edo bare-sitsak dira haren jaki gustukoenak. Taktika aparta du: aurkitzen dituenean jariakin baten bidez paralizatzen eta atxikitzen ditu, bitartean jariakin horrek berak biktima barrutik digerituko du, gero ipurtargitxoak behar duenean lasai ederrean jan dezan.

Ingurune aberatsaren adierazle dira ipurtargiak. Gero eta ipurtargi gutxiago ez al duzu ikusten? Eta gero eta har, barraskilo eta bare gehiago? Zure ingurunea gero eta ekologikoki eskasagoa dela esan nahi du horrek. Ipurtargien atzerakadak arrazoi ugari izan ditzake: intsektiziden erabilera harroa, gaueko argitasuna ugaritzea, hezetasuna urritzea...

Ipurtargiak inguratzeko ekin. Gaueko argiak itzali. Intsektizidarik ez erabili. Polena ere jaten dutenez, lore aukera zabaldu. Iturri edo putzu edo aska, ura jarri eskuera. Uraren ingurua ahal den eta naturalena eduki, “garbitu” gabe: basa edo lokatza, adar eta egur puskak, belarrak eta landareak bere horretan utzi bertan. Zuhaitz garaiak mantendu.

Japonian “Nazio Altxor” izendatua dute ipurtargia, kultur monumentu handienen parekoa, alegia. Tokitan dago gure kultura...

Kanal hauetan artxibatua: Bestelakoak  |  Natura

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-05-28 | Jakoba Errekondo
Izotza egurrean

Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.


2017-05-21 | Jakoba Errekondo
Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur al-Din gaztearen tankera hartzen diot, gaurko begiekin.


2017-04-30 | Jakoba Errekondo
Izerdiari izerdiarekin

Uhaga edo ponpa izugarriak dira landareak. Zuhaitz handiak, zer esanik ez. Metro eta erdiko gerribuelta duen pago (Fagus sylvatica) batek egunero 400 litro ur behar ditu metabolismoari eusteko. 400 litro ur aurkitu behar ditu non edo han; sustraije ikaragarria garatzen du ur hori aurkitzeko eta enborrera ekartzeko. 400 litro ur horiek hostoetara ponpatu behar ditu ondoren. A ze makinatzarra!


2017-03-12 | Jakoba Errekondo
Tortotx garbia

Estimatzeko intentzio osoarekin sagardo botila bat ireki, edalontzia sudurrera hurreratu eta botila itxita izan duen tortotxaren usaina hartzea, horixe infernua!


2017-02-05 | Jakoba Errekondo
Koloreen susperraldia

Sekulakoa iruditzen zait aurtengo negua jo eta eskaintzen ari zaigun kolore sinfonia. Eguraldi xelebreagatik ote? Epel gozotik izotzera; lehorte punttutik uholdeetara. Ala neroni nabil halatsu, eta aurten begi berriak ditut...


2017-01-29 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko joera dugu: hau hemengoa da, hori hangoa, bestea haragokoa...


2017-01-15 | Jakoba Errekondo
Orbeletan

Orbel kontuak ekarri ditudala paperera eta, irakurle batek hosto ihar horiek landarezaleontzat zein onuragarriak diren aipatu zidan; krixtaua zen, eta “bedeinkazio” bat zirela zioen.


2017-01-01 | Jakoba Errekondo
Orbel-mordoa

Kaskarinari deitzeko orbel edo orbel-herriko erabili izan da. Ez zait iduritzen gaur egun inor askok erabiliko duenik, baina indarberritu genezake. Zergatik ez “orbel-herriko” deitu ia herriero kale eta parkeetako zuhaitzak hostoa bota eta orbeldu baino lehenago mugarrotu edo ia enborretik mozten dituztenei. Horiek baino kaskarinago gutxi ezagutuko dituzu... Hostoa orbeldu baino lehenago, alajaina. Halako krimenik! Espaloi eta bideetan orbela ez izateagatik, garbizalekeriagatik... [+]


2016-12-25 | Jakoba Errekondo
Orbeldi errioa

Mizpirak ekarri zuen itulan udazkena, baina azaroa haizeak udazkentzen du. Orain, egun-argia motzenera ekarri zigun sasoiari errematea eman eta neguari ere haizeak irekiko dio kereta. Haizeen mende bizi behar.


2016-11-27 | Jakoba Errekondo
Lardaskan, beroarena kentzen

Udazkenak badu gatz bizigarri berezi bat. Nire sasoi honetako saltsa ederki nahasten duen broia-makila izan ohi dira urri-azaroak. Eguraldiak ikaragarri harrotzen du egoera hau. Bazen garaia eta etorri da freskura; hezetasunak bere onera dakar gure paisaia, eta hotz apurrak udako harropuzkeriei beroarena kentzen die. Haizeen borrokek bakoitzaren txokoa non dagoen gogorarazten dute, “pasa txokora” esanez bezala... Horrela, gainezka jartzen dira zoko, bazter eta ipular, hosto,... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude