Orbeletan

  • Orbel kontuak ekarri ditudala paperera eta, irakurle batek hosto ihar horiek landarezaleontzat zein onuragarriak diren aipatu zidan; krixtaua zen, eta “bedeinkazio” bat zirela zioen.

Orbelari etekin handia atera dakioke. Luarra egiteko, esaterako. (Arg.: Angel Mar)
Orbelari etekin handia atera dakioke. Luarra egiteko, esaterako. (Arg.: Angel Mar)

“Orbel” hitza iraingarri, zaharraren eta zimurtuaren pareko erabili izan bada ere, bedeinkazioa denik ez dut aitatuko nik, baina baliagarria bai, bai horixe! Eta, landare artean lana tamainan izaten den sasoi honetan, orbela probetxutan ezartzera bultzatu nahi zaitut.

Orbela jasotzea da lehena; izan zaitez orbel-biltzaile. Ahalik eta garbien; orbel hutsa bilduz gero, hobe, errazago gobernatuko duzu. Ontzietan, zakuetan edo pardel handi batean lopilatuta, nahi duzun eran bildu eta jaso. Orbel-meta ere aitatzen da batean eta bestean, baina nik sekula ikusi gabea dut metan orbela; pilan bai, bazterrera utzitako arrantza sare larriarekin ederki helduta, hostoak haizeari arrantzatuak izan balira bezala... Zutikako bukoia balitz bezala, hesolatxo batzuekin eta alanbre sarearekin itxituratxo bat egitea ere ez da zaila.

Lurra berdin samarra bada, belarra mozteko makinarekin ere bil daiteke hostaila. Gora samarretik jo belarra, eta, harekin nahasian, hostoak bildu. Hosto hutsa ez izanagatik, ez da, Beñat Sarasolak esaten duen bezala, saguzarraren eguerdiko doministikua.

Orbela gauza ugaritarako erabil daiteke. Landareei azpiak egiteko, adibidez. Hostoa dagoen bezala edo nahi bada txikitua, landareen ipurdian jarri; babes eta ongarri izango da. Luarra egiteko ere gai ona da. Nik ezagutzen dudan luarrik onena honela egiten da: orbela eta ukuilutik atera berri den simaurra bata bestearen gainean jarri arrabeteko geruzetan. Tarteka, harrotu, eta heze eutsi. Luartzea laguntzeko, irakindako asun-mindaz busti. Urtebetean luarra dena beste urtebetez utziz gero, humus edo lur beltz ederra izango da. Lur beltz hori egiteko beste era bat: orbel bustia plastikozko poltsa beltz batean sartu, zulo ugari egin arnasa har dezan eta bazterrean utzi urte eta erdi edo bi urte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude