Uda-mudan

Udaren beroak albiste eskasia ekarri ohi du berekin. Joko-eremu politikoan akordio tazitu moduko bat dago udako hilabeteetan erritmoa moteltzeko. Aski ezagunak dira udako sugeak, komunikabideetan betelanerako baliatzen diren muntarik gabeko gertakariak. Bada, hondar-mondarretan dugun uda hau oso bestelakoa izan da.

Iñigo Urkullu lehendakariari eskertu behar diogu etena etetea. Abuztuan aurkeztu dituzte alderdi politikoek zerrendak eta horrek arreta mediatikoa berriro ekarri du “euskal zera”-ra. Ezin uka, ordea, Madrilgo gobernu-osaketaren tragikomediak Euskal Erdiaren agenda bahituta duela oraindik. Hautes-zita aurreratzeko erabakia baldintzatzeaz gain, alderdi abertzaleen kanpaina Espainiarekiko antitesian oinarritzen ari da.

Batetik, EAJren mezua ez da Espainiako hauteskundeetan erabilitakoaren oso ezberdina izango. Lehenik Euskadi esloganak honi guztiari ematen dio aterpe: Espainia geldi dagoen bitartean Euskadik aurrera egiten du, beharrizan propioak eta kudeaketa modu berezitua ditu eta EAJ da interes horiek ondoen defenda ditzakeena hemen eta Madrilen. Horri “egonkortasunaren” mantra gehitu behar diogu. Krisiak goldatutako lursailean, eskuinak egonkortasuna egoera desiragarri eta positibo gisa aurkezteari ekin dio jo eta su, egonkortasun politikoa aurrerakuntza ekonomikoarekin eta herrien ongizatearekin parekatuta. Urkulluren agintaldia oinarri horren gainean eraikita dago, ez du apostu edo aurrerapauso garrantzitsurik egin, baina egoera egonkorra dela proiektatzen du; egonkorra, hortaz, ona. Jeltzaleen boto aktibaziorako tresna izango da oreka hori galtzeko beldurra, bai Madrilgo egoera ezegonkorrari aurre egiteko orduan, baita bertako gobernu alternatiba bati dagokionez ere (EH Bildu eta Podemosen mamua). 

Pili Zabala euskal gatazkari estuki lotutako pertsona da, elkarbizitzaren sinbolo izan daitekeena, baina ez dena inolaz ere koherentea aipatu marka-eraikuntzarekin. Badirudi bozka-arrantzan EH Bildutik hurbil dagoen espektro politikoa aukeratu dutela abstentziotik edo PSE-EEtik etor daitekeen bozka-oldea baino. Zer pentsatua ematen du horrek.

Bestetik, EH Bildu ere antitesiaren bidetik doa Hemen bai lelopean. Lau esanda: aldaketa Euskal Herrian posible da, Espainian ez. Mezu horrek, noski, Elkarrekin Podemosekiko posizionatzen du koalizio subiranista. Hala ere, ezkerrak arazoak ditu –bai gurean eta bai Europan– aldaketa horrek esan nahi duena komunikatzeko, alegia, klase xumeen esplotazioan eta desberdintasunean oinarritutako egonkortasun faltsu horri gizarte antolaera justuago baten eredua kontrajartzeko. Berri Txarrak musika taldeak dio orekak ez duela balio lurrean zaudenean. Egonkortasunak ere ez.

Alta, aldaketaren poloan Madrildik datorren alderdi berri bat gehitu behar dugu: Elkarrekin Podemos. Gurean Podemos hauteskunde-marka da batik bat, ardatz sinple eta salgarrietan eraikitako marka: berria vs. zaharra, behekoak vs. goikoak, jendea vs. kasta, eta abar. Medioen aupadarekin, marka gisa duen indarra aski frogatu da hemen ere. Hori horrela, bat baino gehiago harritu ginen lehendakarigaiaren hautaketarekin. Pili Zabala euskal gatazkari estuki lotutako pertsona da, elkarbizitzaren sinbolo izan daitekeena, baina ez dena inolaz ere koherentea aipatu marka-eraikuntzarekin. Badirudi bozka-arrantzan EH Bildutik hurbil dagoen espektro politikoa aukeratu dutela abstentziotik edo PSE-EEtik etor daitekeen bozka-oldea baino. Zer pentsatua ematen du horrek. Orain arte entzun ditugun mezuetan indefinizioaren bidea hautatu du Zabalak, baina indefinizioak asko definitzen du, eta gehiago gurean.

Arnaldo Otegiren hautagaitzarekin gertatuko denaz gain (tristea da gero oraindik horrela ibiltzea), hiruko ardatz horretan mugituko da batik bat kanpaina, alderdi konstituzionalisten aurreikuspenik onena EAJren makulu izatea dela baitirudi. Edonola ere, ez dute zertan bat etorri kanpainaren ardatzak eta hausteskunde-emaitzak. Ala bai? Hori da zalantza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude