Irtenbide politiko, ekonomiko eta sozialak

Hainbeste hilabetez Espainiako Estatuan hauteskunde kanpainan egon ondoren, ordua da agintzen duten politikariek euren promesak bete ditzaten. Eta oposizioan geratzen direnek ere eskatu dezatela promesa horiek betetzea. Seguruenik ez da izan Espainian beste kanpainarik arazo ekonomiko, laboral eta sozialak hain presente egon direnak. Eskuinetik ezkerrera, denek azpimarratu dute langabeziari irtenbidea eman behar zaiola –batez ere gazteen artekoari–;pobrezia, bazterkeria soziala, menpekotasuna, prekarietatea, pentsioen duintasun falta eta emigrazioa ere denen ahotan egon da.

Denek aipatu dute gutxieneko soldata hobetu behar dela. Denak daude iruzur fiskalaren eta paradisu fiskalen kontra. Denek esan dute doitze politikak aldatu behar direla eta Europarekin zor publikoa eta defizit muga negoziatu behar direla. Denak azaldu dira aberatsengandik gehiago eskatuko duen erreforma fiskalaren alde. Batzuek zergak jaistea agindu dute (PFEZ) eta beste batzuek aberatsei, enpresei eta multinazionalei igotzea. Euskal Herrian, gainera, denek egin dute industriaren aldeko apustua, batez ere arriskuan dagoen siderurgiaren alde.

Hauteskundeetako promesa horiek guztiak beteko badira, horretarako politikak ezartzeko unea heldu da orain. Hitza ematen duenak ezin du hitza jan, eta gobernutik nahiz oposiziotik beharrezkoak diren neurriak hartu beharko lituzke. Gobernutik, behar izanez gero aurreko legeak ere aldatuz, eta oposiziotik, etengabe exigituz promesa horiek bete daitezela. Oposizioan geratu denak, gainera, aukera dauka bere eskakizunek gobernuan eragina izan dezaten. Herritarren ordua ere bada, jakina, gure botoarekin zer egiten den zaindu beharko genuke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude