Turismo kolaboratiboa gurpil gainean

Ez duzu zertan jabea izan behar erabili ahal izateko. Trukatu, partekatu eta “prokomuna” sortzen duen ekonomia kolaboratiboaren printzipioetako bat da hori. Ez da kontzeptu berria, baina mota horretako kontsumoak indarra hartu du interneti esker eta turismoaren mundua ere hankaz gora jarri du.
   

Etxeko sofa eskaintzen duen CouchSurfing zerbitzua, gela bat alokatzeko balio duen Airbnb, edota garraiorako Uber eta BlaBlaCar enpresak ezagunak zaizkigu. Horietako askoren jarduna zalantzan jarri izan da maiz: lehia desleiala, prekarizatzea, gutxi batzuk lukratzea...  Arautu gabeko abaraska da honakoa eta eztabaida saihestezina da.
    

Turismo kolaboratiboa akanpadaren arlora ere iritsi da. Ez dira gutxi autokarabana partikularrak alokatzeko tresnak; AreaVan da gurean errege, Euskal Herrian jatorria duen webgunea. Badaude, baita ere, akanpatzeko toki pribatuak trukatzen dituzten zerbitzuak, CampInMyGarden gisakoak.
Furgoperfecto, espazio publikoa berreskuratuz
Zu baino zaharragoa den California edo lagunaren laneko furgoneta camperizatua nahikoa dituzu ametsetako tokian izarrak doan ikusteko. Pirinioetako magal honetan furgoneta zale asko dago eta interes handiz segitu ohi dira Furgovw.org foroan esaten direnak. Nork bere kabuz egindako konponketak azaltzeko eta erosketak taldean egiteko antolatzen dira erabiltzaileak bertan.
    

Foroaren atal bereziena Furgoperfecto mapa da. GPS koordenaden bidez furgonetekin gaua pasatzeko egokiak diren tokiak jarri eta lokalizatu daitezke. Baldintzak hauek dira: tokia doan izatea, isunak edo ohartarazpenak jasotzeko arriskurik ez egotea, ahal bada hainbat azpiegitura inguruan edukitzea (mahaiak, komun publikoak...), eta batez ere, bisitatzeko toki atseginak izatea. Europa osoan ehunka “furgoperfecto” aurki ditzakegu, baina Euskal Herria da epizentroa zalantzarik gabe.
    

Mapa honek toki publikoa berreskuratzen du, aparkaleku eta urbanizatze mortuen erabilera komuna egiteko; commons lizentzia duen eremu libre bat, nolabait esatearren. Hori guztia, modu kolaboratiboan gainera, informazioa konpartitu egiten baita, denek izan ditzaten tokiaren abantaila eta desabantailen datu zehatzenak. n


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude