Gordin eta indartsu

Adorez

Musika taldea: Humus

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak, 2016

Tolosako Humus taldea bere jatorrira itzuli da. Hiruko gisa hasi ziren, laukote gisa ere aritu izan dira, eta hiruko bezala osatu dute azken lana. Natalia (ahotsa eta baxua), Mantxi (gitarra) eta Aritz (bateria) dira taldekideak.

Beren azken diskoko kantuak oso indartsuak dira. Melodiak arretaz landu dituzte, eta doinu trinkoa, gordina, zuzena, zehatza eta sendoa gauzatu dute Karlos Osinagarekin, Bonberenea estudioan, aurtengo otsailean. Taldeak jendaurreko emanaldietan transmititzen duen indarraren eta intentsitatearen ispilua da diskoa. Taldekideek dioten bezala, agertokia baita beren tokia –Saurius aurreko diskoarekin 40 emanalditik gorako bira luzea egin dute– eta lan berria jendaurrean jotzen erakusteko irrikan daude.

Formatu polita du Humus taldearen lan berriak, dotorea. Lau kantuz osaturiko EP bat da, eta hamar hazbeteko binilozko disko bat eta CD bat barne hartzen ditu. Lau kantuak binilozko diskoan eta CDan entzun daitezke. Tzesnek ederki egin die diseinu lana.

Edukia ere ederra da. Rock eta post-hardcore ukituak nabari daitezke kantuetan, baina, batez ere, kemen eta grina handiz aritu direla grabazio saioetan. Adorez kantuan, gainera, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamak abesten du eta rap-metal kutsuko kantua osatu dute.

Doinuetan bezala, hitzetan gordin egiten dute gogoeta, barkamena, adorea, beldurra, besteekiko menpekotasuna eta beste hainbat sentimenduren edo egoeren gainean.

Taldeak eskarmentu handia dauka, ibilbide luzea egina baitauka. 1998an jaio zen, eta Adorez lana burutu aurretik disko hauek kaleratu ditu: Pulper (auto-ekoizpena, 2000), Agortzeke (autoekoizpena, 2002), Leihotik begira zai (Bonberenea Ekintzak, 2003), Lekua (Bonberenea Ekintzak, 2008) eta Saurius (Bonberenea Ekintzak, 2013).

Natalia eta Mantxi dira gidariak. Taldeak urteotan aldaketa batzuk izan ditu partaideen artean, eta abeslaria eta gitarra-jotzailea dira hasieratik ari direnak. Entseguz entsegu, emanaldiz emanaldi, kantuz kantu eta diskoz disko beren doinua eraiki dute eta doinu hori fintzen eta hobetzen ari dira, zer egin nahi duten oso ongi baitakite.


ASTEKARIA
2016ko maiatzaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude