Nola jaso hazia

Nola jaso eta iraunarazi behar da hazia? Makina bat aldiz entzundako galdera. Hazia bildu ondorengo lanek lanak ematen dizkigute.

Udazkenean sartuta eta sasoi berriaren udaberria begi-bistatik urrun, hazien aroa da. Haziari sasoian, landare berri bat emateko indarrean nola eutsi da kakoa. Naturalena, landareak fruituaren barruan hazia heldutasunera eraman duenean, orduantxe bertan ereitea litzateke. Naturan etengabe gertatzen dena horixe da. Fruitua heldu, usteldu eta hazia lurrari emanez haziari lurra eman.  

Gure paisaia natural izatetik urrun dagoenez, hau da, dena kulturala denez, geuk ereiten eta behar dena egiten dugulako, haziaren bide natural hori eten egiten dugu.     

Etete horrek gorabeherak sortuko ditu hazian. Hasieran haziari bere horretan kieto eutsi nahiko diogu, mugitu gabe, ernatu gabe. Urte batzuetan eutsi beharra ere, litekeena. Horretarako, haziaren garapena geldituko duten baldintzak baliatu beharko ditugu. Haziak ernatu eta bereari eutsi eta landarea sortzeko, zer behar du? Argia, tenperatura epela eta ura. Bada, gure lana horiek kentzea da.

Hezetasuna ahal den neurrian kendu egin behar diogu. Ondo lehortu. Ontzi edo poltsatxo batean sartu eta hezetasunaren beldur bagara, sutauts edo klarion hauts artean jaso. Hauts horrek bereganatuko du ur arrastorik txikiena ere.

Tenperaturak ere badu zeresanik. Hotzetan eutsi behar zaio haziari. Haziak pentsatu behar du neguan dagoela, ez dela ernatzeko sasoia. Hortik hotza eman beharra.

Argirik ikustea ez zaio komeni. Ilunpea ere neguarekin lotzen du, eta amu horri heltzea komeni zaigu.

Ernatzeko garaian, hori dena irauli behar da, negutik udaberrira igaro dela sentitu behar du haziak: hotzetik epelera, ilunpetik argitara eta lehorretik bustira. Hori da kakoa: negua sentitu eta gero udaberria aditu eta igarri.


ASTEKARIA
2015eko urriaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan orokorrak
IRITZIA
Lanean ongizateaz

Iaz, Baigorriko ibarrean kokatua den Aldude aldeko aldean sei hilabetez bildu ziren herritarrak, lanaren kontzeptuaz gogoetatzeko: zer den lanari lotutako sinbologia, nolako tokia duen lanak gure bizietan edo tokiko ekonomian, eta abar. Gauza batek harritu ninduen solasaldietan:... [+]


2010-09-12 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka: intxaur beltza

Bi urtez ibili naiz intxaur beltzaren –juglans nigra– hazietatik –intxaurretatik– zuhaitz berriak sortu nahirik, baina bat bera ere ez zait atera. Azalduko dizuet zein bide segitu dudan: intxaurra irail edo urri aldean, heldua dagoenean alegia,... [+]


Eguneraketa berriak daude