Fake

Egia ala gezurra. Errealitatea ala fikzioa. Informazioa ala iritzia. Egiantzekoa ala gezur-itxurakoa.  Objektibotasuna ala subjektibotasuna. Fantasia ala errealitatea. Benetakoa ala faltsua. Txantxetakoa ala fidagarria. Sinesgarria ala sinestezina, sinesgaitza.  Dokumentala ala erreportajea. Ala albistea. Ala dokudrama. Ala propaganda. Ala...
Dikotomikoak bailiran.  

Honelako ezbaian jartzen ditut ikasleak dokumentalaren definizioa bilatzen abiatzen garenean. Ikastaroa hasi orduko aldarrikatuta izaten dute dokumentalen atxikimendua. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten duen orok, errealitatea ulertzen saiatzen den orok, gustuko du dokumentala.  Eguneroko informaziotik harantzago edo egile batek errealitateaz duen ikuspuntua ezagutu nahi duenak dokumentalera jotzen du. Hori da dokumentala.

Baina, zer da “dokumental faltsua?”. Dokumentalaren ertz lausoak ikertu behar izan dituzte aurtengo ikasleek dokumental faltsua eraiki ahal izateko. Nola sortu egiantzekoa den gezurra? Eta zertarako? Sinesgarritasuna lortzeko estrategien bila abiarazi dute ariketa. Arestian Jordi Évolek egindako Operación Palace dokumentalak egilearen ospeak eta katearen izenak duten garrantzia erakutsi du.

Nire ikasleek ez dute osperik (oraindik), ez katerik ere. Hortaz, beste estrategiak erabili behar izan dituzte fakea egiteko: adituen adierazpen manipulatuak, benetako dokumentuen erabilera maltzurra, gehiegikeria, irudi polisemikoak... Egia-itxura eraikitzeko bideak, direnak direla, dokumental faltsua ez da apetak emandako entretenimendu hutsa. Engainuaz ohartzen garenean, errealitatearen inguruko hausnarketa ekartzen du. Gaiaren aukeraketak, beraz, dakigunaren hauskortasunaz hitz egiten digu.

Jaioberriei kontrolerako txertatuko zaien mikrotxipa, Gipuzkoako zenbait udalek Aste Santuko oporrak Udaberriko opor bihurtzeko erabakia, Euskal Herrian muturreko bikaintasuna bilatuko duen Unibertsitate Gorena, euskarak gaztelerari ekarri dion kaltea, edo ikuskizun erraldoia bilatzearren bat-batekotasuna galdu duen bertsolaritza... Horiek izan dira aurtengo gaiak. Denak gezurra, denak sinesgarriak.

Fakea ziurgabetasunetik dator. Edo, Jean Baudrillarden hitzetan, hiper-errealitatetik. Azken finean, paisaiarik ederrenaren mugikorreko pantailari begira gelditzen garenean, irudiak errealitatea irentsi du. Mapak lurraldea. Selfiak gure egoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude