Miliar miriadak

NDFko Christine Lagarde moskota ez da ahalke. Ez aspaldi europar bankuek (omen) pairaturiko egonkortasun eskasaz mintzatu zen frantses kazeta ospetsu bateko orrialdeetan. Arduradunek udaberrian estres ariketa bat kudeatuko dute. Ikusiko da orduan galernari buru egitea lortzen duten estatu zenbaiten osagarria zertan dagoen. Bankuak ondo, herri-estatuak hondo: garai bekaitzetako dibisa entzutetsua.

Bere agerpenen arabera bankuak ekinbide ekonomiko itsuaren biktimak litezke. Hondar sei urteotan Europa eta mundua larrutzen duten krisiaren eta zorrarengatik daude ateka gaitz eta egoera larri horretan. Hemen datza manipulazioa: Lagardek biktima gisa aurkezten ditu krisiaren eta zorraren oinarrizko eragileak, bankarrota planifikaturik gertatu izan ez balitz 2008an estatuek ez baitzuten (agian) zerbitzu publiko ezberdinen finantziatzeko batzertu dirutza animalea –miliar miriadak alaina...– bankuen salbatzeko sartuko.

Lagarde harro dabil, hatza lerden eta muturra zeken, gaizo bankuen aldeko sos biltze kanpainak sustatzen. Aterabidea badu, erraza: ordaindu beza herri-jende baliatzaileak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude