Krisiaren aurkako arkeologia Katalunian

Goian, L
Goian, L"™Assut de Tivenyseko airetiko ikuspegia. Azpian, unibertsitateko ikasleak aztarnategian lanean.Gresepia

Gresepiak (Grup de Recerca Seminari de Protohistòria i Arqueologia), Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko taldeak, arazo ekonomikoak ditu L’Assut de Tivenys-eko aztarnategia babesteko eta industen jarraitzeko. Horregatik lantaldeak Verkami bat zabaldu du, Internet bidezko mikromezenazgo sistema, proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Sistema horren bidez, edonork edozein ekarpen egin dezake, eta Gresepiako kideek 3.000 euro biltzea espero dute.

2000. urtean hasi ziren L’Assut de Tivenyseko aztarnategia industen, eta dagoeneko K.a. VII. mendetik I. mendera bitarteko asentamenduen arrastoak aurkitu eta egiaztatu dituzte. Baina orain arte agerian utzitako egiturak arriskuan daude eguraldia dela eta. Horiek babesteko 6.000 euro behar dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Pertsona batzuek GIBa berez nola kontrolatzen duten aurkitu dute

GIBa berez kontrolatzeko gaitasuna duten pertsonek hori nola lortzen duten aurkitu dute. Ikertzaileek aukera ikusten dute mekanismo hori imitatzen duten immunoterapiak sortzeko, gaixoek birusa modu berean kontrolatu dezaten. The Journal of Clinical Investigation aldizkarian... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude