Independentzia ala etnokrazia?

  •  

Xabier Aierdi
2013ko martxoaren 31

Duela 25 urte, ospatu zen II. Euskal Mundu Biltzarra eta nazionalismoaren atalean parte hartu zuen Walker Connorrek, nazionalismoaren mundu ikerle nagusienetako bat. Bere hitzaldian esan zuen: “Autodeterminazioaren doktrinak, hala nahi badu, edozein naziok banatzeko eskubidea duela dio. Baina estatu ugariko hauteskunde-datu eta iritzi-inkesten arabera, estatu demokratiko baten baitan bizi den gutxiengo nazional bateko kide tipikoak etnokrazia nahi du, baina ez independentzia”. Hau da, “bereek” agindu diezaiotela nahi du, “gureen” agindua legitimoa kontsideratzen du. Gauza bera nahi da gure gizartean ere, eta erabakitzeko eskubide edo subiranotasunaren arropekin janzten dugu etnokraziaren nahia.

Egia da gure gizarte potentzialean, erkidegoa gehi Nafarroa, abertzaletasunak baduela oinarririk, eta gutxi gora behera Erkidegoan edonolako baldintzetan independentziaren hautua %35 egiten du. Nafarroan, portzentaia eskasagoa da, normala den moduan. Berdin da zein erakunde hartzen dugun datuetarako: Euskobarometroa edo Soziometroa. Inon egitekotan, independentziaren aukerak bakarrik irabaziko luke Gipuzkoako lurraldean.

Zer dago gure gizartean? Nolako osaera soziodemografikoa eta zer nolako hautu politikoak egiten dira? Hona hemen Connorrek aipatzen dituen joera eta datu batzuk, Euskal Herrian ere errez eta erruz aurkitzen ditugunak: 1) Egia da Estatu espainiarrekiko afektu eskasa dagoela; 2) Nolanahi ere, kontzientzia abertzaledun askok estatuarekiko lokarri afektiboak ere baditu, batzuk azalekoak, beste batzuk sakonagoak; 3) Mugimendu abertzalea indartsua izan arren, abertzale ugari ez dago banatzearen alde; 4) Gorabehera puntualez aparte, independentziaren aldeko jende kopuruaren portzentajea mantendu egiten da; 5) Gehiago nahi izaten da sistema politikoaren baitan autonomia handitu independentzia lortu baino; 6) Hauteskundeetako boto abertzalea ez da independentziaren aldeko jarreraren neurgailu aproposa izaten; 7) Independentziaren zaleak gizarte talde eta adin guztietan daude; 8) Nolanahi ere, atxikimendurik handiena 35 urtetik beherakoek eta ikasketa maila eta errenta altuetakoak ematen dute; 9) Normalean, independentziaren aldekoenetarikoak profesionalak izaten dira, eta 10) 55 urtetik gorakoen artean zeharo gutxitzen da hautua.

Jarrera hauek oso errotuak daude euskal gizartean eta oso nabariak dira independentziaren oinarri sozialari buruzkoak. Abertzaletasunaren baitan marrak seinalatzeko garaia heldu da, barne hegemoniaren inguruko borrokan berdinak ez direla erakutsi behar dute eta alderdi abertzaleek. Ikuspegi honen arabera, Bildu/Sortu eta EAJ muturreko posizioetan leudeke eta lehenak independentistagoak lirateke eta bigarrenak ez hainbeste. Egia esanda, ez dut uste hau izan litekeenik egungo irizpide banatzailea, eta ez luke izan beharko. Hobe lukete, bai batzuk, bai besteek, gure gizarteko konstanteak aztertzea eta horren araberako objektu politikoak eraikitzeari ekitea. Konstante hauek esaten digute %45 euskaldunago sentitzen dela, % 15 espainolago eta %40 identitate bikoizduna. Esaten digute ere %45ak abertzaletzat duela bere burua eta %55ak ez abertzaletzat.

35 urte daramatzate abertzale eta espainiar zaleek elkar kolonizatu nahian gurean, eta ez dute bestearen posiziorik ahuldu. Agian, parada taktiko (funtsean estrategiko) bat egiteko unea da. Zer nahi da benetan: independentzia ala etnokrazia? Nire usterako, etnokrazia bermatu eta ongitasunean oinarrituriko gizarte inklusiboa gure errasgu diferentzial modura jarrita agian epe oso ertainera independentziaren ateak zabalduko dira. Gainera, ametsak amesgaizto bilaka daitezke biziki desiratzen diren helburuak faktikoki lortu ezin direnean, eta ez dugu frustraziorik behar.  Uste dut oraindik ez dugula nazioaren eraikuntzak suposatzen duena ulertu, ze eraikuntza politikoak ezin dira erreferentziatzat hartzen diren gizartearen konstanteen aurka egin. Egin daitezke, baina sufrimenduaz aparte ez dute ezer onik ekartzen. Nazioa eraiki behar bada, egiteke dago, eta egitekotan etorkizunean, ez iraganean. Atzerantz begiratuta, ez dago independentzia galdurik errestauratzerik!

(*) Xabier Aierdi EHUko irakaslea da.


Azkenak
Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


2018-01-16 | Andoni Mikelarena
Ehunka hondurastarrek AEBen okupazioaren eta esku-hartzearen aurka protesta egin dute

Diktaduraren Aurkako Oposizioko Aliantzak deituta, ehunka herritar batu dira igandean Hondurasen Palmerolako aire basearen aurka egin zuten protestara, herrialdeko hedabideek jaso duenez. Besteak beste AEBen esku hartzea salatu dute


2018-01-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi urteko neska baten bortxaketa eta hilketak protesta jendetsuak eragin ditu Pakistanen

Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik, Democracy Now atariak jaso duenez. Pakistango Kabur hirian gertatu den azken indarkeria kasua da, izan ere, urtea hasi denetik indarkeria matxistak ez du etenik izan hiriko nesken aurka: bederatzi egunean hogei haur hil... [+]


Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


2018-01-16 | Andoni Mikelarena
Frantzia eta Espainiako Estatuek diote koordinatuta daudela euskal presoen gerturatzearen auzian

Joan den larunbatean, urtarrilak 13, euskal presoak Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara gerturatzen hasiko dela jakinarazi zuen Parisek. Madrilek dio erabaki horren jakitun zela, nahiz eta gaur gaurkoz Espainiar Estatuak ez dituen gerturatuko.


2018-01-16 | Axier Lopez
Motxiladun jeltzaleak

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula kaleko giro politiko apalduko Euskal Herri “normalizatu” honetan 100.000 lagun kalera ateratzea, are gehiago eguraldi petralak PPren nahiekin bat egiten duenean. Iazko 80.000 lagunek, 2014ko 130.000ek edo aurtengo manifestariek, kopuruak kopuru, agerian utzi dute preso politikoen aurkako salbuespen neurriak bertan behera uzteko nahia sakon errotuta dagoela. Euskal Herriko aldarrikapenik zabalena eta transbertsalena izaten jarraitzen du.


2018-01-16 | Andoni Mikelarena
AVT Frantziako Justizia Ministerioarekin bilduko da euskal presoak ez gerturatzeko eskatzeko

Datozen asteetan hasiko dira Frantzia euskal presoak gerturatzen. Horren inguruko xehetasunak emateko, urtarrilaren 24an bilera egingo du Frantziako Justizia ministerioak Marimar Blanco AVTko lehendakariarekin.


2018-01-16 | Miren Osa Galdona
EAJk izan ezik, alderdi guztiek Donostian Miramar jauregian hotel bat eraikitzearen aurka egin dute

Donostiako Miramar jauregian hotel bat egiteko eskaera atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. EAJk izan ezik, PSEk, PPk eta Ahal Duguk EH Bilduren proposamena babestu dute eta jauregiaz arduratzen diren Foru Aldundiko ordezkariei ere ezezkoa bozkatzeko gonbita luzatu diete. Jeltzaleek diote ez dela “aukerarik baztertu behar jauregiaren gastu ekonomikoei aurre egiteko".


2018-01-16 | ARGIA
Lujanbioren bertsoa gizonezkoen futboleko Reala eta Bartzelonaren partidaren aurretik
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Maialen Lujanbiok bertsoa bota du Anoetan, Realaren eta Bartzelonaren partidaren aurretik. Jarraian entzungai.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude