Aldaketa garaia?

Atzerritarren eta boto-eskubidearen aldaketa garaia al da? Datozen udal hauteskundeetan lehenengo aldiz Europar Batasuneko (EB) lurraldekoak ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahalko dute. Hau dela eta, batzuek azpimarratu dute subiranotasun nazionalaren printzipioa zalantzan jartzen dela nolabait; beste batzuek, aldiz, hiritartasun transnazionalari bidea ireki zaiola. Goazen errealitatean atzerritarren boto-eskubidea nola gauzatuko den aztertzera.

Lehenik eta behin, esan beharra dago boto-eskubidea soilik udal hauteskundeetarako izango dela. Bigarrenik, boto-eskubidea lortzeko bi ate oso ezberdin daude. Lehenengoa EBko kideena, hauek nahiko dute eskubide hau erabiltzeko borondatea erakusten duen adierazpen formala entregatzea. EBz kanpokoek honako baldintzak bete behar dituzte: aurrekoek entregatu beharreko adierazpen formalaz gain, egoitza baimena edukitzea gutxienez bost urtez eta euren lurraldeak elkarrekikotasun-akordioa izatea Espainiarekin, espainiarren euren lurraldean bozkatzeko aukera ere izatea alegia. Hortaz, eta baldintza hauek kontuan harturik lurralde hauetako nazionalitatea dutenek bozkatu ahalko dute: Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru eta Cabo Verde. Baina denbora luzez daramatenek soilik.

Baldintza hauek guztiek dezente baldintzatzen dute atzerritarren parte-hartze aukera. Horrela, EINek (INE) eskaintzen dituen datuen arabera, estatu osoko atzerritarren hautesle-errolda 465.661 pertsonek osatzen dute, hautesle-errolda osoaren %1,3a da, EAEn datu hau are baxuagoa da, %0,7 hain zuzen ere. Ikusteke dago hauetatik zenbat joango diren bozkatzera. Aipatu beharreko beste elementua, bozkatzeko borondatea erakutsi dutenen artean, gehiengo nagusi bat EBko nazionalitatea duela da (%88,9 Espainian), eta zehazki, lehengo EB-12ko nazionalitateak. Halaber, bozkatu behar dutenek turismoari loturiko immigrazioa ordezkatzen dute nagusiki eta ez hainbeste inmigrazio ekonomikoari loturikoa.

Laburbilduz: sinbolikoki aldaketak dauden arren, praktikan aldaketa oso txikia da eta momentuz ez gaude subiranotasun nazionala zalantzan jartzeko zorian ezta hiritartasun transnazionala eraikitzeko zorian ere. Atzerritarren boto-eskubidean benetan eragiten duena espainiar nazionalitatea lortzea da. Adibide gisa, 2002-2010 urteetan nazionalizatutakoak 444.184 pertsona izan ziren, ia atzerritarren hautesle-erroldako kopuru bera.


Azkenak
PSC irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, eta independentismoak kolpe latza hartu du

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude