Musumerke eta Musuhandi

olariaga
Antton Olariaga
Hura herri aldrebesa, hura. Hankaz gora bizi ziren denak: lau esan gaur eta bihar batere ez. Gau-txanoa oinetan, eta galtzerdia kaskoan oheratzen ziren.

Gizakia ez eze, zeru-lurrak ere nahikoa nahasirik zeuden. Herri hartan, gerezia ezkutatzen zuen intxaur-oskolak. Eta, arratsaldeko hego-haize epelaren ufadak etxeratzen zituen hango denak; ez nolanahi halere: kortara eramaten zituen gizonak, ganbarara andreak, zerriak gelara eta oiloak sukaldera.

“Hura herri okerra, hura”, gogoratu zitzaion aitona zaharrari.

ERREPUBLIKATZAILEAK, MONARKIKO
. Goia behea zen, eta behea goia. Ataria, ganbara. Mandioa, soto... Herri bitxi hartan, gobernu sozialista-edo zuten: gorria, langileen alderdikoa, Herri Xehe eta Langilearentzako Alderdi Sozialista Bateratu eta Baterakoiakoa.

Lehendakari jaun txit agurgarria zen hango apartekotasun denen maisu nagusia. Bitxi denen artean, hura bitxien. Eta, inorekin harreman onik bazuen hango presidente sozialistak, On Kapon Bonbon eta Horkonpon errege tradizionalistarekin zeukan... Neska birjina nahi bazuen erregeak afalosterako, presidenteak ekarriko zion zelofanezko lore-sorta batean bilduta. Mutila nahi bazuen, berdin. Zeren bestetan ez bezala, horretan, oso aurreratuak baitziren sozialista haiek.

Baina, herri bitxi hartan ere, zakurrak ortozik eta katuak oinutsik.
Herriak eskatu zuenean kanpandorretako ezkilak gauean isilik eta mutu geratzea, Bonbon eta Horkonponeko erregeak ez zuen horretarako agindurik izenpetu: “Ez zelako lasai lokartuko erretorea”. Sindikatuek gura izan zutenean langileen zergak murriztea, errege ipurterreak ez zuen dekreturik idatzi: “Ez liratekeelako lasai lotara abiatuko banketxeetako nagusiak”. Gobernuak legea egin zuenean Hirugarren Munduari laguntza emateko, errege zimelak ez zuen legea onetsi: “Hirugarren Mundu horrek, behingoagatik, bere indarrez baliatzen ikasi behar zuelako”.

PRAKA BELTZETAN
… Eta gisa hartan, halere, ondo baino hobeto joan zitzaien monarkiaren eta sozialismoaren zaleei ezkontza politiko eta ideologiko hura, urtetan. Denak ateratzen ziren garaile, elkarri lagunduta benetako arazoetan. Herria zebilen iparra galduta. Hori bai. Baina horrek ez zeukan berebiziko garrantzirik, ziotenez.
Uda lehor batean, krisia etorri eta gauzak zeharo okertu ziren. Herritarren protesta-burrunba ez zen asko atzeratu... greba orokorrera deitu zuten sozialistek.
Haietako batzuek bakarrik. Sindikatuek. Zeren gobernuak segitu baitzuen esaten ezen Errepublika Monarkiko hartan ez zegoela zertan protesta egin... horrek betiko arerioari baizik ez ziokeela mesede egingo, eta ez herriari. Baina egin zen, ba, egin greba.
Ez zen asko aldatu Errepublika Monarkikoaren aldartea: segitu zuen erregeak bere xelebrekerietan, segitu presidenteak bereetan; eta herriak, ipar-orratza aurkitu ezinik.
Aitona zaharrak ilobari kontatu zionez, modan jarri zuen errege hark presidentearen laguntzarekin praka beltzetan adabakiak hari zuriarekin josteko ergelkeria. “Hura burugabekeria, hura”, zioen aitonak. Eta jarraitu zuen marmarrean: “Baina, sozialista edo zozolistoa izan, gobernua beti musu-merke, eta errege hura beti musu-haundi!”.

Azkenak
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


2024-09-23 | Xuban Zubiria
Analisia
Alemania ekialdeko hauteskundeetako irabazleak: ezkerreko BSW eta (batez ere) eskuin muturreko AfD

Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Israelek Libano bonbardatzen jarraitzen du: 182 hildako eta 727 zauritu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 182 pertsona hil dituzte eta 727 zauritu, Libanoko osasun miniterioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


2024-09-23 | ARGIA
Ultraeskuinari justu-justu hartu diote aurrea sozialdemokratek Branderburgoko hauteskundeetan

1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


Eguneraketa berriak daude