Ez denik ez dela

  • Jean Etxepare ::Buruxkak

    Elkar

    prezioa ::5,90

buruxkak
Ez du berritik: aho-betez esaten da literatur tradizio urria dugula, eta santujalea (are Villasanteren Historia de la Literatura Vasca irakurri ondotik). Salbuespenaren bila jo nahi izan nuen: Jean Etxepare (Bidegorri, ez nahas gainontzeko hiru Jean Etxepareekin).

Kultua, progresista, laikoa Aldekoaren hitzetan, haren bizitza, obra eta abarrak jorratu zituen Kepa Altonagak Etxepare Aldudeko medikua saioan. Jurgi Kintanak, atzera, idazle ezezagun, bere garaian menostu, baina gaur egun izugarri baliagarriaren bila, Etxepareren izena mahairatu zuen Urre urdinaren lurrina lanean. Horiek gehi legenda beltza: Buruxkak prentsa-artikulu bilduma, 1910ean argitaratu bazuen ere, zentsuratuta egon da hirurogeita hamar urtez.

Ez zeukan parerik ordura arteko euskal literaturan, diosku Altonagak. Eta eskandalurako, bi testu: heziketa laikoa mintzagai lehenak (“Apeza ez da eskola emateko egina”); amodio, nola esan, librea bigarrenak (“Badakizue emaztearen ixuria zakurraren alderat. Nihau, behin ikusirik nago, bortuan, biarnes bat lau zangotako astaña bati lotua (…) Ez zautalarik bizkitartean amodio hori hain bitxia, ez zikina, nola gizona gizonari jarraikarazten duena”). Horiek gehi Jesukristoren aurka inoiz euskaraz idatzi den aurreneko iraina: “Eskuara hoin uzkur balin bada eta kilika, apezek dute hortaratua. Ez noa aski barna: hortaratua dute Galileako zurgin seme pedoilaren irakaspenek”.

Horiek gehi, batez ere, Etxepareren prosa, idazkera, aratza eta aberatsa, joskera nola hiztegia, baxenafarra, laborantzaz aparte, erlijiotik kanpoko auziak azter eta idazgaitzat hartu zituen bakarra izateko, gerokoentzat argibide eta etsenplu parerik gabea, edozein gaitaz euskaraz idatz zitekeenaren eta idatzi behar zenaren adibide garbia. Horiek gaur bere graziak. Amen.

Egun eskuragarri dugun Buruxkak, 80koa, hirugarren edizioa, berez da irendubakoa, baina nik moztuko nioke zerbait, Piarres Lafitteren sarrera testua. Ez bakarrik edizio zahar zentsuratuaren hitzaurrea delako, baizik eta halako apropiazionismo ariketarik ez baita aspaldian ikusi: Etxepare, urte beltzen ondoren, nola bueltatzen den erlisionearen altzora, katoliko on eredugarriaren itxura hartzeraino. Beste Piarres batek, Xarritonek, dio: gehiegitxo.

Edo, tira, ondo pentsatuta ez nuke ezer kenduko eta aho-betez esan dadila literatur tradizio urria dugula, baina batez ere santujalea. Etxeparek berak esango lukeen bezala: ez denik ez dela mundu zabalean.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude