Aurre hartu ahoko aftei

ahoko afteak
Kasurik gehienetan prozesu onbera dira, eta egun batzuen buruan desagertzen dira normalean. Baina ahoko aften edo aholegarraren azpian nutrizio-mailako akats edo eskasiaren bat egoten da sarritan. Nola saihestu daitezkeen ikusiko dugu.
Ahoko aftak, aholegar izenaz ere ezagutzen direnak, ultzera txiki samarrak dira, aski mingarriak; kolore zuri edo horixka izaten dute, eta forma biribila, ertz gorriekin. Ahoaren inguruko eta barruko mukosetan agertzen dira. Esan bezala, bere kasa sendatu edo desagertzen dira egun gutxi batzuen buruan, baina behin eta berriz errepikatzen direnean, hobe genuke geure dietari erreparatu eta zerbait aldatzea.

Batez ere burdina eta zink eskasiek sortuak dira ahoko aftak –haragi, arrain, arrautza-gorringo, barazki berde, zereal integral eta lekale gutxiko dietak egiten dituzten pertsonengan–. Izan daitezke baita burdina faltagatiko anemia baten aurreneko sintoma ere. B taldeko bitamina eskasiak ere eragin ditzake, azido foliko gutxi –hosto berdeko berdurak, platanoa, gari-ernamuina–, edo B12 gutxi –esnekiak, arrautzak, haragia eta arraina– kontsumitzeagatik.

A bitaminak, bere aldetik, ahoko mukosa eraberritzea errazten du, molestiak arinduz eta sendaketa azkartuz. Non aurki daiteke A bitamina? Esnekietan, batez ere. Eta probitamina moduan, berriz, fruta eta barazki gorri, hori edo laranja kolorekoetan –kalabaza, azenarioa edo mertxika, nagusiak aipatzearren–.

Aftak gordin-gordin daudenean, janari-edari minak eta garratzak baztertu behar dira, irritatzaileak direnak –zitrikoak, tomatea, olio-ozpinetakoak, piperra, baratxuria, edari gasdunak–. Eta elikagai kurruskariek edo ertz gogor samarrak dituztenek ere –ogi-azala edo biskoteak, esaterako– erresumina areagotzen dutenez, baztertu egin behar dira.

Faktore emozionalak garrantzi berezia du. Horregatik, aftak defentsak behera egiten dutenean agertu ohi dira –estresa, tentsio emozionala, atseden falta–. Une horietan ahoa sentiberagoa da birus, bakterio eta onddoen aurrean.

Aftak errepikatzen badira, egun gutxiren buruan sendatzen ez badira edo neke handiarekin batera agertzen badira, onena medikuari galdetzea izango da.

Azkenak
Gazaren aldeko kanpaldiak hasiko dituzte Hego Euskal Herrian ere

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


Klimaren errekorrak birrindu dira 2023an

Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) 2023ko txostenak erakusten du beste behin ere markak hautsi direla klimaren adierazle diren hainbat alorretan: berotegi-efektuko gasak, lurrazaleko tenperatura, ozeanoen berotzea eta azidotzea, itsasoaren mailaren igoera, Antartikako itsas... [+]


2024-05-06 | Estitxu Eizagirre
Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute, sistema ekozidaren aurrean "erantzun bateratua" emateko

Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute apirilaren 4an Eibarren. Bere helburu nagusia "sistema ekozidaren aurrean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea da". Horretarako, "borroka... [+]


Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


Eguneraketa berriak daude