Jakin-mina eta plazeboak

Bizpahiru aste duela, arreta eman zidan Joan Margarit poeta katalanaren erran batek Juan Ramon Makusok hari eginiko elkarrizketakoak: “‘Memoria historikoa’ oximoron bat da”. Biribila errana, eta kitzikagarria, guztiz irekia historia kontuekin jira-biraka ibiltzen gaudenontzat, dela profesionalki, dela jakin-min hutsez, dela ideologikoki –oi, historia ideologizatuen arazo saihestezina!–.

Bere horretan, badu ematen zer pentsa. Hain zuzen, bi kontzeptu guztiz desberdinek bertze kontzeptu bat sortu dutelako. Izan ere, memoria ez da historia, eta historia, zientzia edo narrazio gisa, memoriaren –eta bertze kontu askoren– tratamendu (manipulazio, terminoaren zentzurik onenean edo txarrenean/gaiztoenean) bat da. Hortaz, historiak gure memoria –eutsi nahi diogun memoria– gezurtatzen baldin badu, nola lotu kontzeptu bakar batean memoria eta historia, “memoria historiko” horretan alegia, oximoron bat egin gabe?

Dena dela, ez nago batere seguru ez ote dugun bertze figura erretoriko bat –oximoron ez bada, bai behintzat paradoxa– egiten, iragana eta historia lotzen dituen bertze kontzeptu honekin: “Iraganaren historia” alegia. Nahiz eta itxura osoz eta gure kulturaren arabera, zer izanen ote da historia, iraganarena ez bada? Sentitzen dut, baina ezetz erran behar berriro. Guztiz desberdinak dira iragana eta historia, historia eta memoria diren bezain desberdinak. Begi bistako egiaztapen bat aski da horretaz jabetzeko: zer pisu astuna duen iraganak guztiongan, horretaz kontziente izan ala ez –horretaz, printzipioz, historialariok izan beharko genuke kontzienteenak–, eta zer axolagabe garen askotan historiarekin; axolagabe, bere zentzu inozoenean eta gaiztoenean, segun: erran nahi baita, historiaz ezer jakin nahi ez dugula askotan, edo haren erabilera maltzurra hobesten dugula sarri.

Iragana, historia, memoria: hiru kontzeptu guztiz desberdin, elkarren artean kontraerrankorrak gehiegitan. Iragana, korda luzekoa da, luzeenekoa: gure gaurkoa neurri handi batean baldintzatu diguna, guk jakin ala ez. Memoria, pertsonala zein kolektiboa, gure oroitzapenek osaturikoa: edo gure auto-terapiak hautatu eta bideraturiko oroitzapenek eta ahantziek eraturik, edo nolabaiteko historia kontzienteagoak gure baitan utzitako arrastoen gainean eraikia. Historia, beraz, iragan eta memoriaren aurrez aurreko ertzak lotu nahi dituen zubia da. Askotan, lamien lana: ilargiaren pean egina eta egunsentiarekin desegina, gauean eraikia eta argiaren lehen zantzuetan suntsitua.

Horixe historiaren arazoa: iragana ezagutzerakoan, nahitaez, gure memoriatik, gure auto-terapiatik (pertsonala edo kolektiboa) abiatu behar duelako. Eta jakin, badakigu nolakoak izan daitezkeen auto-terapiak: auto-engainu amorratuak –plazebo izateraino– edo aditu zintzoek idatziriko prozedurei jarraikiak; auto-engainuei eusten diegunean, orduan dugu oximoron hutsa den “memoria historikoa”, oso baliagarria, guztiz eskergarria izan daitekeena; historialari zintzoen prozedurekin lorturiko botikak, aldiz, desatseginak gerta dakizkiguke, okerrera goazelako sentipenak piztuz gure erraietan: areago, historialari zintzoenak direla hobekien dakitenak inoiz ere ezin dutena bere osoan iragana antzeman.

Tamalez, mundua mundu denetik badaude adituak, zintzo-zintzo plazeboak errezetatu nahiago dituztenak: adibidez, iraganeko Nafarroako konkistaren memoria historiko kolektiboaren oximorona (plazebo gisa) hobesten dutenak.

Azkenak
Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du Libanoren aurkako erasoekin

Ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek Beiruten, eta Libano hegoaldea bonbardatu du asteburuan. Hezbollahk dozenaka suziri bota ditu Israelgo lurretara, urriaren 7az geroztik milizia xiitaren eraso handienean. “Gerraren erdigunea” Gazatik Libanora... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


2024-09-23 | ARGIA
Ultraeskuinari justu-justu hartu diote aurrea sozialdemokratek Branderburgoko hauteskundeetan

1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Birika permakultura
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”

2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


Komunikazio-bitartekarien I. topaketak
“Komunikazio zailtasunak dituzten pertsonen beharrak ia ezezagunak zaizkigu”

Ikusgarritasun txikia dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonek eta bizi dituzten oztopoek. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]


Eguneraketa berriak daude