Oholtza gainean haziak

  • Ezohikoa da antzerkia hezkuntzan txertatuta ikustea. Ezohikoa irakasleak antzerkiaren dinamikak ikasleentzat dituen onurak nabarmentzen entzutea, beren sormena teatroaren hamaika bideetan gauzatzeko aukera ematea. Aurtengo Kilometroak antolatzeaz arduratu den Zurriola ikastolako (Donostia) antzerki eskolan dagoen parte-hartzea ikusita, haur eta gazteek maite dituzte ezohikoak diren gauzak.
Anetzerkia Zurriola ikastolan
Antzerkia Zurriola Ikastolan
Zurriola ikastolako ikasleei txikitatik ematen zaie aukera ikasturtez ikasturte antzerkiaren arlo ezberdinetan murgiltzeko, izan mimoarenean, clown-arenean edo testurik mamitsuenetan. Teatro diziplina horiekin batera ezagutzen ahal dituzte bestelako altxorrak ere: talde lanaren balioa, gorputzarekin espresatzearen garrantzia, oholtzatik at ardurak hartzearen eta konpartitzearen magia…

Urte asko ditu antzerkiak Zurriola ikastolaren historian, eta erreferentzia bilakatu da maila horretan askorentzat. Duela hogeita bost urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion bideari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan. Egun, berrehun eta hirurogei ikasle ari dira hogeita bi taldetan banaturik, guztiak lau irakasleren akuilupean: Joserra Fachado, Montxo Imaz, Mikel Sarriegi eta Izaskun Lacalle. Lehenago arituak dira halaber Anartz Zuazua, Nagore Aranburu, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal.

Lau irakasleek elkarrekin hartzen dituzte erabakiak eta Fachadok koordinatzen ditu haien oihartzunak: “Proiektu hau gauza handi bilakatu da, baina gure helburuak oso txikiak eta konkretuak dira; euskarazko antzerkia bultzatu eta ikasleek ondo pasatzea nahi dugu. Gure helburua ez da aktoreak formatzea, baina horrenbeste urtetan aritzean azkenean oinarri dezente batekin ateratzen dira ikastolatik”. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan hasita, ikasleek ikastola utzi arte jarraitu dezakete ibilbide hori, eta gerora aritzeko ere badira lau talde amateur.

Sormenarekin maitemintzeko plana

Proiektuak hasieran imajinaezina zen dimentsioa hartu badu ere, Fachadok ibilbide horretan autodidaktak izan direla nabarmendu du: “Ibilian joan gara ikasten, ikuskizunak ikusten, jendeari galdetzen… Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoekin adibidez konturatu ginen oso txikiak zirela testuekin hasteko eta mimoa egitea erabaki genuen, gorputzaren kontrola eta adierazpena lantzen delako eta arlo horretan sormena izugarria delako”. L.H.ko laugarren mailan ipuinak antzezten dituzte, oraindik testua barneratu gabe. Bosgarren mailan clowna egiten dute Fachado berarekin: “Oso aurkikuntza polita izan da, sudur horren atzean lotsa galtzen da, imajinario horretan sartu eta sekulako pertsonaiak sortzen dituzte, beraiek barrutik ateratakoak”. Seigarren mailan testuarekin hasten dira lanean, pertsonaia ugariko komedia edo fartsekin batik bat.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sakontzera jotzen dute, lehenengo mailan inprobisazioak lantzen dituzte eta bigarrenean berriz dantza garaikidea. Hirugarrenean beren testu propioa idatzi eta antzezten dute: “Lan xumeak dira, baina kezkatzen dituzten gauzez hitz egiten dute eta oso muntaia politak ateratzen dira; gurasoak, ikastola, sakelakoaren erabilera, adiskidetasuna… Adin horretan inportanteak diren gaiak”. D.B.H.ko laugarren maila ziklo baten amaiera da eta hor testu ezagun bat hartzen dute oinarri. Hortik aurrera ikasleen esku dago antzerkiarekiko grinari jarraipena ematea. Zurriolak berak ematen du aukera bere lau talde amateurrekin, hiru hemezortzi urte inguruko gazteentzat dira eta bat gurasoentzat. Gazte taldeekin eta talde amateurrekin urtebeteko muntaiak egiten dituzte, eta hor denetik sartzen da: Ionescoren Abeslari burusoila, Lorcaren La casa de Bernarda Alba, Moliere, Monthy Phytonen eszenak, bere egunean Legaleon taldeak antzeztutako Mujeres al rojo vivo...

Fachadok azaldu duenez, ikasturtearen amaieran urte osoan buruturiko lana hiru emanalditan erakusteko aukera bermatzen saiatzen dira, txikiekin batik bat: “Euren ikaskideen aurrean izaten da lehena, hori da beraientzat handiena, haiek baitira kritikoenak, eta arratsaldean eta hurrengo egunean guraso eta lagunentzat, sarrera librearekin”. Helduagoek berriz Donostiako Gazteen Antzerki Jaialdian parte hartzeko aukera izaten dute, eta baita Azpeitiako edo Debako antzerki topaldietan ere, kasuan kasu. Horrenbeste talderen emanaldiak eskaintzeko Aste Santua eta gero hasten dira programazioarekin, ekaina bukatu arte. Aste horietan egunero dago antzezlan bat Zurriola ikastolan eta umeak ohitu egin dira horretara. “Horrek esan nahi du oso kritiko bihurtu direla, antzerki asko ikusten dutelako. Emanaldietan aurreko mailakoak ere gonbidatzen ditugu, datorren ikasturtean egin dezaketena ikusteko, eta horrela zikloa bermatuz doa”, dio Fachadok.

Gaineratu duenez, ikuskizuna bera sortzea ez da, garrantzia izanik ere, azken helburua: “Ez gaude horri bakarrik begira, inportanteena prozesua delako, baina ikuskizuna ere tresna bat da. Asko eztabaidatu dugu horri buruz, ikuskizunaren alde positiboa bilatzen dugu. Ikuskizunari begira taldea kohesionatu egiten da, ardura handiagoak hartzen dituzte… Pentsatzen dugu ez dela txarra gurasoei erakustea ere, bestela ez baitute beste erreferentziarik. Haurrari etxean ahal diote galdetu gustura ote dagoen, baina kontatzea eta ikustea oso ezberdina da”.

Kanpoko begirada

Ekimen honen arrakastak beste ikastetxe batzuen arreta piztu du, eta zenbaitekin egin izan dute elkarlana. Jose Mari Agirretxe “Porrotx”ekin elkarlanean hasi eta bost urtera Lasarteko Landaberri ikastolan berrehun eta berrogeita hamar ikasle dituzte. Euskal Telebistatik ere sarritan jo dute Zurriolara telesailetarako aktoreen bila, “askotan zuzenean etortzen dira casting-ak egitera. Batzuetan horrek klasea aztoratzen du, baina nik uste dut lortu dugula ikasleen artean hori naturaltasunez ematea: hau hartu dute, hurrengoan tokatuko zait niri, eta ez bazait tokatzen ez da ezer gertatzen, nik ez dut antzerkia egiten soilik telebistara joateko”.

Esperientziak hutsuneak antzemateko ere balio izan die. Fachadok aitortu duenez, zailena irakasle lana egin nahi duen jendea aurkitzea da: “Gustatu behar zaizu antzerkia, eta horrekin batera umeei klasea ematea. Askok ez du umeekin lan egin nahi”. Beste hutsune handi bat izan da euskarazko teatro testuen eta material didaktikoen gabezia; “ez dugu erreferenterik eduki, horregatik ematen diogu arreta handia belaunaldi berriei laguntzeari”. Urtez urte pilatzen joan diren euskarazko jatorrizko testuen eta itzulpenen bilduma, beharraren arabera osatzen jarraitzea izan liteke laguntzarako tresna bat: “Ametsa izango litzateke diru-laguntza bat jasotzea urtero testuak edukitzeko. Ez dugu edozer gauza itzuli nahi, erabili daitekeen zerbait baizik, antzezlan koralak, eta emakumezkoenak batez ere. Urtero lortuko bagenu gure beharren araberako bi itzulpen egitea eta bi sormen lan idaztea, hamar urteren buruan berrogei edukiko genituzke, guretzat eta behar dituen edonorentzat”, azaldu digu koordinatzaileak.

Kezka horiek medio, Zurriola ikastolako kideak buru-belarri murgildu dira eratze bidean den Antzerkizale elkartearen sorreran: “Testuen fondo bat biltzeko, gauzak trukatzeko, zirkuitu bat egiteko… Gainera Zurriolako esperientzia bai ikastoletara bai herrietara esporta daitekeen proiektua dela pentsatzen dugu”. Oraingoz guraso talde baten laguntzari eta beste hainbaten parte-hartzeari esker bete dituzte hutsuneak. Fachadok dioenez, eskura dituzten zenbakiak garrantzitsuak dira baina garrantzitsuena oinarria gogoratzea da: “Nik uste dut haurrei laguntzen diegula pertsona gisa hazten, ez soilik aktore gisa. Ikusten dut nolabait zoriontsuagoak direla antzerkiarekin, irekiagoak, arduratsuagoak… Beti esaten diet gurasoei oholtzan ikusten dutena baino politagoa dela atzean dagoena, haien arteko mugimendua, talde lanaren indarra”.

Azken hilabeteetan Zurriola ikastolako aktoreak eta sortzaileak jo eta su aritu dira urriaren 4ko hitzordua prestatzen: Kilometroak ikastolen jaia. Urtean zehar, festa iragarri duten ekoizpen propioko ikuskizunak sortzen aritu dira, Kilometroak-en inguruan antolatu diren hainbat ekitalditan aurkezpen lanak egiten, eta sormenaz ari garenez, urrats bakoitzean irudimena bide duen giroa sortzen.

Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude