Gorputz atalak

  • Argia informazio orokorreko aldizkaria da. Baina informazio orokorraren zakuan askotariko atalak, edukiak eta kutsuak bildu ditu bederatzi hamarkadatan. Hona, astekaria pixkanaka gorpuztu duten atalen errepasoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gerra aurreko Zeruko Argiaren bokazioa oso bestelakoa zen, apaiztegietan bilatzen den horietakoa. Dotrinak orrialde mordoa hartzen zituen, eta atal orokorragoek ere kutsu zerutiar nabarmena zuten. Be´riak atalean nazioarteko kontuak jorratzen ziren, maiz; baina “nazioartea” diogunean “misioak” esan beharko genuke. Etxea izeneko sailak gai sozialak jorratzen zituen: ezkontzeko emakume kristau otzana topatu behar zela eta halakoak. Eta bertsoak, gaur egun Argiaren parte izaten jarraitzen dutenak, gehienetan amabirjinari eskainiak ziren.
 
1921ean sortutako Argia hurbilago zegoen informazio orokorretik, baina nekazaritza eta arrantza kontuak ziren nagusi egunkari itxurako asteroko hartan.
 
60ko hamarkadako Zeruko Argia biziberrituan kontrastea zen nagusi. Batzuek lehengoari eutsi zioten, alegia, eduki erlijiosoei eta nekazari kutsuko kontuei. Esaterako, Basarrik, ezizena errebindikatuz, bere bordatxotik idazten zuen. Beste batzuk, aldiz, Londrestik, Paristik edo euskal giro hiritarragoetatik idazten hasi ziren Gazte naiz sailean. Besteak beste, Xabier Lete eta Ramon Saizarbitoria izeneko bi gaztek bete ohi zuten atala. Beste gazte batek, Rikardo Arregi kazetari andoaindarrak, Txinako misioak alde batera utzi eta nazioarteko gaiak sakon jorratzeari ekin zion, Herriak eta gizonak atalean.
 
70eko hamarkada hasieran, Zenbat gara sailak kazetaritza estiloa euskarara ekarri zuen. Pixkanaka, doinu zerutiarrak isildu egin ziren eta informazio orokorreko aldizkarien ohiko edukiak, gizartearen, ekonomiaren, nazioartearen, kulturaren edo politikaren ingurukoak nagusitu ziren; azken horiek, 1975eko abendutik aurrera, batez ere.
 
Baina edukiak euskal irakurleei moldatze aldera, atal zehatzagoak sortu ziren. Euskararen inguruko gaiek hasiera-hasieratik izan zuten tokia aldizkarian eta, nola ez, sukaldearen ingurukoek ere bai. Gerra aurreko Argiaren bigarren aleak, esaterako, “arkumearen gibel arraiak bare sarean” prestatzeko argibideak eman zituen 1921ean. Bada, 1979an Karlos Argiñanok berriro heldu zion bide horri eta errezetak eta aholkuak ematen hasi zen. Tradizio gastronomikoari jarraiki, Argiak errezeta bilduma osatzeko aukera eman die irakurleei berriki.
 
Mendizaletasuna ere geurean zabalduta dagoenez, Ihesi atalak Euskal Herriko bazter guztiak korritu arazi dizkigu azken bi hamarkadatan. Tarte horretan, gainera, osasuna eta landareak izan ditu lagun, Jabier Agirre eta Jakoba Errekondoren eskutik, hurrenez hurren.
 
Euskal Telebista sortu zenean ere, asterokoak garai berrietara egokitu behar izan zuen, eta telebistari eta irratiari buruzko saila abiatu zuen. Urtetan, besteak beste, irratiko ahots ezagunenei aurpegia jartzeko aukera eskaini zuen astero-astero.
 
Pantaila handia, aldiz, ia hasieratik izan du hizpide Argiak. 1930eko hamarkadako hainbat zenbakitan, aita kaputxinoek zinema aipatu zuten, beti ere, lizunkeria eta bekatu iturri zela salatzeko. 1980ko hamarkadan, Joseba Sarrionandiak ere salaketarako erabili zituen filmen kritikak. Star Wars filmaren kritika, adibidez, inperioaren aurkako borroka pantailatik kanpo ere existitzen dela gogorarazteko baliatu zuen.
Azkenean, zu ere bueltatuko zara
1981eko irailaren 13ko aleak berrikuntza harrigarri baten berri eman zuen: aldizkariak, hurrengo zenbakitik aurrera, Azkenean zu ere bueltatuko zara izenburuko fotonobela eskainiko zuen astero-astero. Eta lanaren kredituak ere eman zituzten: aktore nagusiak Maite Sagarzazu eta Eneko Olasagasti izan ziren; argazkiak Luis Otaegik egin zituen; eta gidoigile, zuzendari eta errealizazio lanetan Mikel Antza, Josu Landa eta Iñaki Uria aritu ziren.
 
Fotonobelak Ane eta Xabierren gorabeherak kontatu zizkien irakurleei. Anek, etxetik alde egitea erabaki eta auto-stop egiten ari dela, Xabierrekin egingo du topo. Hauxe, Xabierren burutazioa Ane bide bazterrean ikusten duenean: “Joño, neska bat auto-stop egiten: roilo polita izan daiteke. Bainan ez, beste edozeinentzat igual, bainan nik ez dut horrelakoekin liatzeko gogorik”.
 
Argazkidun sugetzarra 1982ko maiatzean bukatu zen eta, nola ez, amaiera ederra izan zuen: “Musu baten bidez sinatu zuten beren maitasuna, eta begirada leunen bidez erabaki zuten ezkonduko zirela, behin ere berriro ez separatzeko”.
 
Atal bitxiaren arrakastak-edo bultzatuta, hurrengo zenbakian beste fotonobela bat iragarri zuten: “Datorren astean, argazkinobela berria, hobea eta motzagoa: Esnatzearen burruka luzea”.
 
Borroka ez zen hain luzea izan eta 1982ko irailetik aurrera ez zen fotonobelarik argitaratu astekarian. Baina, nork daki, azkenean, fotonobela ere bueltatuko al da?

Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude