Kolaboratzaileekin erredakziotik upelera

  • Hernaniko Larre-Gain sagardotegian elkartu ginen, otsailaren 26an, Argiako langile eta kolaboratzaileak. Testu eta irudigile beteranoak, bertso-jartzaile fitxatuberriak, munduaren kronikalariak, elkarrizketatzaileak, informazio iturriak... Astero Argia egiten duten eskuak bildu ditu mahai-bueltak.
Dani Blanco
“Argiakoak?”. Ilunpetik datorren ahotsa entzun dugu sagardotegi atean, hilberria testigu. Kontrazeinu horrek ekarri ditu hainbat kolaboratzaile sinaduraren klandestinitatetik, aupegiz aurpegiko lagunartera. Ezagunak zaizkigun izenei aurpegia jarri die afariak, eta ezagutu zahar-berri diren aurpegiei adiskidetasuna.
 
Sagardo trago baten atzetik bestea nola, kateatu dira elkarrizketak ondokoarekin eta harantzagokoarekin, krisiaz eta argitaratu berri ditugun erreportajeez, hauteskundeez eta lotu beharreko elkarrizketez, osasun kontuez eta astekaria hobetzeko alorrez.
 
Kolaboratzaileak erredakzioaren oinarri

Argiak 22 langile ditu. Horietatik 12 gara erredakzio kideak. Lantalde bildu honi 160 kolaboratzailek ematen diote ahalmena gai zehatzei jarraipena egiteko, edo erredakzioa iristen ez den lekuetako testigantzak jasotzeko, baita gertaera eta pertsonen berri jakiteko ere.
 
Hurrengo urteko sagardoak ere gozatuko ahal gaitu, eta txotxaren aurreko katean sartuko ahal dira aurtengoan etortzerik izan ez dutenak.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude