Harreman arriskutsuak

Francoren garaiko espetxea
Madril, 1979ko urtarrilaren 11. Arriskugarritasun Sozialaren Legea indargabetu zuten Espainian. Lege hura 1970ean onartu zuten; haren testuan irakur zitekeen, besteak beste, homosexualek eta transexualek “delitu-ekintzak nahiz ekintza antisozialak burutzeko joera” zutela. Joera horren aurrean, ez zen beharrezkoa pertsona “arriskutsu” horiek deliturik egitea atxilotuak eta espetxeratuak izateko. Alderantziz, komenigarria zen haiek gizartetik baztertzea kalte larriak eragin baino lehen.

Baina homosexualen aurkako jazarpen frankista ez zen 1970ean hasi. Hori bai, lehen garaietan frankismoa lanpetua zebilen disidentzia politikoa deuseztatzen, eta gai sozialetan 1933ko abuztuaren 4ko Ley de vagos y maleantes delako lege errepublikarrarekin jarraitzea erabaki zuten. “Gaizkileak eta proxenetak, eskale profesionalak eta haurrak, gaixoak eta elbarriak eskale gisa esplotatzen dituztenak” zituen jomuga lege hark. Baina 1954an legea aldatu eta zerrenda horri homosexualak erantsi zizkioten. Homosexualak zentro espezializatuetan sartu behar zirela zioen legeak, bertan “errehabilitatuak” izan zitezen. Baina aurrekontuek sekula ez zuten horrelakorik aurreikusi eta, besterik gabe, joera sexual “desbideratua” zutenak espetxe arruntetan sartu zituzten.

1970ean lege hura derogatu zuten ofizialki. Praktikan, izena baino ez zioten aldatu. Kolektibo berberak jazarri zituen lege berrituak eta, homosexualen kasuan, bost urtera arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten. Auzitegi Gorenaren Fiskaltzaren memorien arabera, Arriskugarritasun Legearen ondorioz 58.000 atxiloketa eta 21.000 kondena izan ziren. 4.000 atxilotu homosexualak izan ziren, ia guztiak gizonezkoak, eta 1.000 baino gehiago espetxeratu zituzten 1970etik 1979ra; 1970 baino lehenagoko daturik ez dago.

“Arriskutsu sozialek” ez zuten indultua, baldintzapeko askatasuna edo zigor murrizketa lortzeko aukerarik. Trantsizioan ere azkenak izan ziren espetxea uzten; preso politikoak ez zirenez, amnistiak ez zituen askatu. Ezkerreko hainbat alderdik, intelektualek eta zenbait kolektibo profesionalek batu behar izan zuten, UCDri presioa egin eta, duela 30 urte, Arriskugarritasun Legea bertan behera gera zedin.

Espainiako gobernuak neurriak hartu dituela esan arren, garai hartan atxilotutako eta espetxeratutako homosexualen polizia-fitxak komisarietan daude oraindik. Antonio Ruizek, esaterako, bost urteko borroka behar izan du beraren espedientea txikitu ahal izateko, polizia batek NAN eskatu eta bere lankide bati “kontuz, hau marikoia duk” esan ondoren. Lege horren gainerako biktimek, ordea, ez dituzte beren fitxak desagerrarazi nahi; Espainiako Artxibo Historikoan gorde nahi dituzte, guztien memorian, alegia.

Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude