Krisirik ez, 17 kilometro liburu eta erdi

Ramon Etxezarreta
Dani Blanco
Hamabost urtetik gora izango dira L. N. lehendakariarenera zerbitzari, neskame, joan zela. Euskaldunak nahi izaten zituzten, mendikoak hobe, zintzoak, jatorrak, esanekoak, prestuak. Baserritik jauregira joan zen. Ez oso eskolatua baina, argia eta entzunekoa, jatorra, zintzoa eta zuzena. Harri landu gabea zen baina berezko onekoa, gure mendiek ematen dituztenak bezalakoa. Kontua ez zen etxeko lanak egiteko ingeniari titulua exijitzea, beraz oso ondo zegoen, ez zetorren liburupean itotzera. Azkenengo liburua eskolan ikusia zuen, etxean horrelakoetatik ez zuten behar ez eta mezetarakorik ere, ez zeukaten galtzeko denborarik. Argi zeukan lehendakariarenean ikus zitzakeen liburu eta paperak ez zirela beretzat, etxe hartako norbaitentzat zirela.
 
Ezkontzara arte iraun zuen. Ezkondu eta jaiotetxera itzuli zen, senar eta guzti. Artzaintzan eta ume eta etxe zain aritu da urte hauetan, gaztagile ezagun ere bilakatu da. Argia izaten jarraitzen du, bizkorra, langilea, jatorra, zuzena, ama eta etxekoandre ona. Herritik gora bizi da, hiru bat ordu-laurdenera oinez, Land Roverrean saltokada bitan iristen da. Herrian eliza dago, zortzieroko elizkizunetarako eta urteko pare bat hiletetarako.
 
Gaixotuz gero, lehen sendagilea herritik bederatzi kilometrora dauka, ez dakit oinezko minutuak kalkulatzen, eta botika eta umeen eskola hamahiru eta erdira. Oso ondo bizi da, pozik, Euskal Herriaren euskal bihotzean dagoela esan genezake.
 
Neskame atera zenetik gaurdaino hamabost azokatik gora ospatu da Durangon urteroko abenduetan, arrakastaz, orriz orri, lerroz lerro, letraz letra. Hitz handi gozoak esateko aukerak izan dituzte agintariek, idazleek, editoreek eta euskaltzaleek. Zein aurrerabide garrantzitsuak egin diren, zein denboratara egokitze ezin aproposagoak.
 
L. N.-k neskame atera zen egunean bezain hurbil dauka dagokion liburutegia, etxetik herrira hiru ordu-laurden oinez, herritik liburutegira hamahiru kilometro eta erdi, garraio publikorik gabe. Ez daude euskal nobela guztiak liburutegi horretan. Ez dago liburutegirik bere haurren eskolan. Ez dio euskal sareak bermatzen eskuetara euskarazko libururik helarazteko modurik.
 
L.N.-ren seme-alabek jende jatorra izaten jarraituko dute. Krisia ez dela Durangora iritsi diote berripaperek. Euskal liburuen apalategietatik zenbat ordu edo kilometrora bizi behar ote da?

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude