Ohol gainean ibiltzeko hiztegia sortzen

  • Surfa mundu bitxia da ezagutzen ez duenarentzat. Modako kirola, aberaskume pijoekin, erdarekin, “guai”keriekin lotu izan da. Euskara osasunez olatu artean zer moduz dabilen jakin nahi izan dugu, eta Zarautza, Sopelara eta Angelura jo dugu.
Surfa
Lander Arbelaitz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Haritz Larrañaga (1976) eta Mikel Troitiño (1969) 10-12 urterekin hasi ziren surfean Zarautzen (Gipuzkoa). Orain, Zarauzko Surf Eskolako irakasleak dira. Haurrak zirenean, surf giroan, euskararekiko jarrera nolakoa zen kontatu digute, baita orain haurrekin euskaraz aritzeko egiten duten ahalegina ere.

Bi hitzetan laburtu du Larrañagak haurra zeneko garaian surfean zegoen giroa: “Erdalduna eta diruduna”. Orain Karlos Arguiñanoren jatetxea dagoen inguru horretan elkartzen ziren 20-25 lagun surfean egiteko. Bilbotik asteburutan eta udan etortzen zen familia bat zen surfzalea eta zarauztarrak haiengana hurbildu ziren. Ez zekiten euskaraz eta dirudunak ziren. Koadrilakoek edo ikastolako lagunek euskaraz egiten zuten, baina bilbotarrekin, Madrildik etorritakoekin eta guraso erdalduneko zarauztarrekin gaztelaniaz. Dirudienez nahikoa lan bazuten aurreiritziz jositako kirola praktikatzeko, surfa kirola baino denbora alferrik galtzeko modua zela esaten baitzen; kanpoan olatuei begira egon, barruan arraunean egin eta noizean behin olaturen bat hartu. Etxetik hondartzara ez ziren jaisten orain bezala, neoprenotan eta hanka-hutsik, lotsaz-edo hondartzan aldatzen zuten arropa. Euskara? Bigarren mailako kontua zen.

Hamar bat urte geroago etorri zen aldaketa, Larrañagaren eta Troitiñorengana bederen. Kontzientzia piztu eta euskarari lotu zitzaien gehiago. Bidelagun izan zituzten, esate baterako, Josu Urteaga eta Joseba Iriondo ezaguna.

Gaztelaniaren tokiaz galdetzeaz bat, ingelesak eta frantsesak duten eraginaz galdetu diegu. Nazioartean eragin handiena duten hizkuntzak aipatzerakoan sailkapena horrela egin dute: ingelesa, frantsesa, gaztelania eta portugesa. Ingelesak du lehentasuna eta eguneroko surf hiztegian jada sartuta daude ingelesezko hitzak. Euskarazkoekin ordezkatzea ez omen da erraza. Frantsesak ere indar handia du, olatu eder asko munduko hainbat irletan daudelako eta irla horietako batzuk Frantziaren koloniak dira.

Hitzak sortu eta erabili, lehenak ezinbestez bigarrena behar duela dio Larrañagak: “Baserriaren edozein zati edo elementu izendatzeko hitzak baditugu euskaraz, baina surfaz hitz egiteko...”. Ohikoena hitzak ingelesetik eta gaztelaniatik itzultzea da, baina zalantza asko izaten dute. Esate baterako, ohol eta guzti aparraren azpitik pasatzea gaztelaniaz hacer el pato edo hacer la cuchara esaten da. “Ahatearena egin” formula pentsatu zuten baina, batetik, kopia borobila da eta bestetik, ahoskatzeko aldrebesa.

Larrañagak eta Troitiñok surf eskolan “azpiratzea” erabiltzen dute. Beti sortze lanean aritu beharrean arraun munduari ere begiratzen diote, batez ere olatu guneei eta formei buruzko hiztegia aberatsa delako. Bestalde, alboko herrietan erabiltzen diren hitzei erreparatzen diete. Zarautzen ondarroarrei, oriotarrei edo Adunakoei entzundako formak paperean idazten dituzte. Paperean geratzen dira ordea, erabiltzen ez badira. Eskolara datozen haur eta gazteekin egiten dute ahalegina euskaraz egin dezaten, eta horrela, surfeko hizkera garatu dadin.

16 urtera arte lortzen omen dute haur-gazteek euskaraz egitea, batzuetan ahalegin berezia eginez. Izan ere, taldean batzuetan izaten baita euskaraz ez dakien bakar hori; horrelakoetan bi irakasle aritzen dira bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Gero eta gehiago euskaraz eta ingelesez egiten dute, udan kanpotarrak baitatoz. 16 urtera arte esan dugu, adin horretatik aurrera argota erabili nahi dute, hitz “guai”-ak, eta euskara mantentzeko komeriak.
Kontzientzia piztu bidaiatuz

Olatuak, olatuak eta olatuak. Horren bila joaten dira surflariak munduko beste puntako irla galduetara ere. Hasierako urteetan surflariak ez omen du galdetzen nor bizi den irla horretan, ez zein hizkuntzatan hitz egiten duen, ez zer moduz bizi den. Geroago ordea, jakin-mina sortu eta hara, askotan irlak frantziarrek edo britainiarrek kolonizatutakoak dira, ingelesa eta frantsesa hizkuntz ofizial dituztenak, eta bertako hizkuntzak, identitatea zapalduta. Orduan akordatzen da “turista-surfista” berak ere baduela hizkuntza eta irla galdu horietako batean iaz ezagututako surflari alemaniarrak “egunon” eta “eskerrik asko” esaten dionean ilusio handia egiten diola.

Ereduen beharra aipatu du Troitiñok: “Aritz Aranburu bat izatea, euskaraz ariko diren surf eskolak, txapelketak, dendak... eta Frantzia eta Espainiari begira egon beharrean, euskarari eta ingelesari heltzea”.

Surflari zarauztarrek itxaropena dute masifikazioak bereziak garenaren kontzientzia piztuko duela. Troitiñok hala dio: “Orain, euskaldunok bagara nahikoa souvenir surf munduan, baina masifikazioari esker kontura gaitezke gutxi garela eta besteengandik bereizten garela”.
Sopelako surf giroan
David Bustamante surflariak hamabost bat urte daramatza Sopelako (Bizkaia) Peñatxuri surf eskolan. 33 urte ditu eta haurra zela ezagutu zuen giroa oso erdalduna zen: “Uretan hitz bat ere ez zen entzuten euskaraz”. Duela hamar urtez geroztik ordea, gauzak aldatzen hasi dira, Bustamantek dioenez, “orain giroa euskaldunagoa da, oso erraza geneukan hori hala izateko”.

Surf eskolan Sopelako haur-gazteak izaten dituzte, ia denak euskaraz moldatzen dira. Baten batek euskaraz aritzeko arazoak baditu irakasleak ez dira di-da batean gaztelaniara lerratzen, talde osoari euskaraz egiten diote eta gehienetan deserosotasunik gabe moldatzen dira denak. Beraien artean gaztelaniaz egiteko ohitura dute haurrek eta Bustamantek ezinbestekotzat jo du eskolako irakasleek euskaraz egitea beraien artean, bestela akabo. Hori bai, hala moduz 16 urtera arte egiten dute gaztetxoek euskaraz, baina behin adin horretatik aurrera, “euskara ez da ‘guai’a eta ligatzeko garaia iristen zaienean gaztelaniara jotzen dute”.
Glisseguna eta Uhaina surf eskola
Angelun (Lapurdi) Seaskak irailaren 21ean egin berri du Glisseguna. Irristatzearekin zerikusia duten kirolak eta euskara batu zituzten egun hartan. Festa betean ibili ziren haur, gazte eta ez hain gazteak. Asmoa euskarak kirol berrietan ere muturra sartzea.

Ia urte osoz Kortsarioak hondartzan aritzen da surf eskolak ematen Iban Iturbide. 37 urteko angeluarrak Uhaina surf eskola gidatzen du eta handik igarotzen diren haur-gazteen hizkuntza ohiturak aipatu dizkigu. Ikastoletakoak doazenean eta Udaleku programaren bidez doazenean eskolak euskaraz ematen ditu, baina jendea bere kasa doanean apenas euskaraz aritzen den eskolak ematen, frantsesez eta gero eta gehiago ingelesez aritzen da.

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude