Apetitua gutxitzen duen botika

  • “Taranabant” du izena botika berriak, eta Merck laborategiak itxaropen handiak ditu botika harengan, salmenta ikaragarriak izan ditzakeelako. Orain arte egindako saiakuntza klinikoen emaitzak ezin hobeak izan dira. 533 gaixo obesorekin egindako azkeneko saiakuntzan, adibidez, pisu galera esanguratsuak lortu dira hiru hilabeteko epean, botikaren dosi txikiak erabilita, 0,5 eta 6 miligramo bitartekoak. Londresko Merck laborategietako ikertzaileek ez zituzten hain emaitza onak espero, hain dosi baxuekin.
'Taranabant' botika
'Taranabant' botika
Antzeko beste medikamentuak ez bezala, molekula berria ez da apetitua gutxitzearekin konformatzen. Energia kontsumoaren gain ere jarduten du, mekanismo horrek ez baitu ondo funtzionatzen gain-pisua duten pertsona askorengan. Eta ikertzaile guztiek nahi zutena lortu omen dute botika berri horrekin: kaloria gutxiago ahoratzea –apetitua gutxitzen duelako– batetik, eta kaloria gehiago erretzea, bestetik, baita atsedenean egonda ere. Ikerketa egiten ari ziren bitartean, botikaren dosia 12 miligramora igo zuten eta gaixoek atsedenean ere energia gehiago kontsumitzen zutela ikusi zuten, koipe gehiago erretzen baitzuten, itxuraz.

Enpresa farmazeutikoak garatutako konposatu berriak sistema kannabinoidearen gain jarduten du. Garunaren sakonean, hipokanpoan zehatzago esateko, ematen diren hartzaile kannabinoideak dira, beste hainbat eraginen artean marihuanaren efektu psikologikoen erantzuleak. Baina, aldi berean, apetitua eta oreka energetikoa ere kontrolatzen dituzte. Kannabis kontsumitzaileek ondo ezagutzen dute drogak jateko gogoan duen eragina, gose sentsazioa gehitzen baitu. Bada, botika berriak kontrako efektua lortzen du, hartzaile kannabinoideak blokeatzen ditu, gosea eragozteko. Zoritxarrez, bigarren mailako eraginak ere baditu dosi handietan: suminkortasuna eta urdail-hesteetako ondoeza (gorakoak, goragaleak). Horixe ikertzaileen erronka, ondorio onei eutsi eta bigarren mailakoak ezabatzea.

Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


Eguneraketa berriak daude