Askoren soinu banda, bizi-bizian

  • EH Sukarra :: Zuzenean

    Barne Records

    iraupena ::74´57´´

    prezioa ::11.50€

EH Sukarra 'Zuzenean' diskoa
EH Sukarra 'Zuzenean' diskoa
Euskal Herriko Sukarrak ia 20 urteren bueltan bizirik jarraitzen du, eta horren erakusle da iaz Durangoko Plateruenan grabatu zuen kontzertu hau: 21 kantu, 70 minututik gora. Euren hastapenetan punk-rockaren eta heavyaren arteko muga gaindiezina lehertu zuten, eta energia, teknika eta gogo handiarekin gazteriaren zati handi bat harrapatzea lortu zuten. Gerora, Mikel Gorosabel Norton taldeko gidariaren sormenaren ondorioz, hainbat estilo eta mutur lantzeko gai izan dira, beti dotoreziaz. Lan honetan apur bat denetatik dago: Kasko gorriak eta Nerbixuak adrenalineroak; Lau teilatu eta Hamar urte gartzelan hunkigarriak; edota atzoko eta gaurko kantu heavy eta punk-rockeroak. EH Sukarra hori guztia delako. Eta funtsean, gutako askorentzat, gure bizitzaren soinu bandaren zati bat ere bai.
EH SUkarra
«Taldearen lorpen handiena da hasi ginenetako hiruk jarraitzea, eta harremanari eustea»

Erraza izan da aukeraketa? Bigarren diskoko abestirik ez dago, sui-generis samarra zelako?


Bai. Hastapenetako batzuk berreskuratu ditugu, eta gaur egun jotzen ditugunei batu dizkiegu. Bi ikusle mota ditugu: hastapenetakoak eta azken urteotan ezagutu gaituztenak. Bigarren diskoa kanpoan gelditu da, abesti pertsonalak eta luzeak direlako.

Hiru kontzertu grabatu, eta bakarra, Durangokoa, aukeratu duzue…


Santurtziko X-tremekoa, Sestaoko txosnetakoa eta Durangoko Plateruenakoa grabatu genituen, baina kantu guztiak Durangokotik hartu ditugu, soinu eta giro onena izan zuelako.

Hastapenetan punk-rockaren eta heavyaren arteko mugak apurtu zenituzten.


Ni punka entzuten hasi nintzen, eta gerora heavya deskubritu nuen. Lehenengo diskoa oso zuzena zen; eta bigarrenean esperimentatu egin genuen. Gerora, taldearen soinua punk-rockean finkatu genuen. Baina, beti tartekatu ditugu estiloak, askatasun handiarekin aritu gara rockaren barruan.

Aspaldiko arantza al zen zuzenekoa?


Orain zen unea. Nik Nortonklub daukat, eta kantu berriak egin beharrean pentsatu genuen zuzenekoa egitea. Gainera, erronka ere bazen, eta oso gustura gaude.

Lau teilatu aldarrikatzen jarraitzen duzue?


Bai. Lehenengo diskoan grabatu genuen eta nahiz eta sasoi batean errepertoriotik kanpo izan dugun, gure zuzenekoan egotea bidezkoena da. Bitxia da aspaldiko kantuak berreskuratzean guk ere sentsazioak berreskuratzen ditugula.

Zer du berezia EH Sukarrak hainbeste urte irauteko?


Gauzak egiteko gogoa dugun lagun taldea garela. Lorpen handiena da hasi ginenetako hiruk jarraitzea, eta harremanari eustea.

Zuen hitz gehienek gaurkotasun handia dute…


Bai, Argi ibili, 10 urte gartzelan… Gaur egun gauzak okerrago daude. Lehenengo diskoan hitzak oso zuzenak ziren; eta gerora, Asier Serranorekin pertsonalagoak ziren arren, beti izan dute kritika.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude