“Ez dut barkatzen eguraldia ONCEko zenbakia ematen den bezala ematea”

  • Musika aditu, konposatzaile, eguraldi-gizon, fraide, blogari... Bekatua litzateke Pello Zabala etiketatzea. Zutik ibiltzerako ikasi zuelako leitzen, ala sei urterekin dotrina atzekoz aurrera errezitatzeko gai zelako, gozo hitz egiten du. Gozo eta oparo, errazionamendu garaian jaio arren.

Pello Zabala
Dani blanco

Noiztik ez da inor fraide etorri?

Hobe ez etortzea. Inor baldin badator, pentsatzen duzu, “hau sano dator ala ez da normala?”. Gaurko gizartetik ezin da etorri gure bizimodua egitera. Pentsa zer izango den hemendik hogeita bost urtera!

Fraide baino taberna gehiago egongo da Arantzazun!

Azken batean herriaren esku utzi beharra daukagu. Guk arte mundukoa dena babestera jo dugu, baina bestea... Orain ikusten ari gara elizak zenbateko gastua diren. Herri bakoitzak ikaragarri maite du berea baina ez dira beste munduko ezer. Nor atrebitzen da botatzera, ordea?

Jendea elizara joaten da ala?!

Gizartearekiko desfasea ikusten da elizan. Azken batean, gizartea bere bidean doa eta eliza atzeko trenean geratu da ghetto arraro bat, ez ebangelio ez ezer...

Ez esan euskal politika eta kulturan hainbesteko pisua izan duena “ghetto arraro” bat dela...

Euskararekikoa eta euskal munduarekikoa batzuen tema izan da beti. Orain dela 50 urte Arantzazun ere erdaraz egiten zen!

Baina garai haietako alerta egoerak ez zituen eguraldiak eragingo...

Ez da normala albistegietan hamar minutu pasatzea euria egin duela esanez! Elurrarekin beste horrenbeste gertatzen da. Proportzio falta ikaragarria dago.

Euskalmet dagoela, alegia.

Euskalmeten eta agentzien lana beharrezkoa da gaurko hedabideetan. Barkatzen ez diedana eguraldia ONCEko zenbakia ematen den bezala ematea da. Horrekin ez diozu inori ezer erakusten eta hori ez da euskaldunentzat egindako iragarpena. Inportantea haizea da. Haizerik ez badute ematen behartu egiten naute hemendik ordubetera berriz entzutera.

Klima aldaketa iragarri zigutenetik, ordea...

Lehen politikoek gastu handia ikusten zuten eta ez ziren sartzen, “ezetz, ez dagoela aldaketa klimatikorik”. Orain ikusi dutenean etekinerako bidea daukatela... Aaai!

Horiek ere ez ebangelio ez ezer!

Sekulako astakeria da bioerregaia garia edo kokoarekin ekoizten hastea! Bateko, jangaia hartzen dutelako, eta besteko, erregaia egiteko prozesua oso garestia delako. Hori nahikoa izango da kontsumitzaileoi txokolatea ez dakit zenbateraino garestitzeko.

Baina mendiko behatokira ere bloga iritsi zenetik...

Ez naiz ni izan bidea ikusi eta irten dena. Baina bloga bezalako jostailurik ez didate eman erregeek behin ere.

 


Azkenak
PSC irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, eta independentismoak kolpe latza hartu du

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude