Izozmendiak bizi eramaile

  • Poloen inguruko itsasoetan milaka iceberg daude eta AEBetako Monterey Bay Aquarium Research Instituteko Kenneth Smith-ek zuzendutako ikerlari taldeak Science aldizkarian argitara eman duenez izozmendiek bizia daramate beren baitan.

    Hego Poloan iceberg ugari sortu da berotegi efektuaren eraginez, batzuk metro batzuetakoak, baina beste batzuk kilometrotakoak dira. Aipatu zientzialariek Weddell itsasoko bi iceberg aztertu ondoren, icebergek itsasoan ongarri lana egiten dutela ikusi zuten.

    Icebergek izotz puskekin batera lurreko materialak daramatzate eta material horiek phytoplakton, kill eta txorien hazkundea ahalbidetzen dute.
Icebergek izotz puskekin batera lurreko materialak daramatzate eta material horiek phytoplakton, kill eta txorien hazkundea ahalbidetzen dute.

Aztertutako izozmendiak bi izan dira; bat txikia: agerian 41 metro eta itsas azpian 300 metrokoa; bestea handia: agerian 31 kilometro koadro dituena eta itsas azpian 230 metro sakonera duena. Azterketa onik burutzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izan. Izan ere oso baldintza zailetan aritu dira, izozmendien inguruan izotz puskak etenik gabe erortzen direlako itsasora.

Lortutako datuek ikerlariei uraren aberastasunaz datu jakingarriak eman badizkie ere, datozen urteetan jarraitu nahi dituzte ikerketak, icebergek ekosistemak zein neurritan aldatzen dituzten jakin ahal izateko.

Txina gas-emisioen buru
 
Herbehereetako agentzia independiente batek iragarri berri duenez 2006an Txina estatu poluitzaileetan poluitzaileena izan da. Estimazioen arabera Txinak 6.200 milioi tona CO2 emititu zuen eta AEBek 5.800 milioi tona ‘baino ez’. Ordena-aldaketa aurreikusita zegoen jada, baina beranduxeago gertatuko zela uste zen.

Kalkulua egiteko garaian ikerlariek BP (British Petroleum) eta US Geological Survey erakundeek “Energia fosilen kontsumoari” eta “Porlanaren munduko produkzioari” buruz, hurrenez hurren, argitara emandako txostenak arakatu dituzte. Eta ez dira iritzira aukeratutako neurgailuak. Porlanaren industria da, izan ere, CO2 gehien emititzen duen industria. Eta munduan ekoizten den porlanaren ia erdia (%44) erabiltzen du Txinak.

Oro har Txinako emisioak %9 hazi dira 2006. urtean, Europako Batasunean, aldiz, ez dira igo eta AEBetan pixka bat jaitsi egin dira.

Pertsonako emisioak kontuan hartuz gero AEBek ez dute galdu ‘nagusitasuna’. Guztien buru jarraitzen dute biztanleko 20 tona botatzen baitu, Txinak, berriz, pertsonako 5 tona isurtzen ditu.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude