Hustutako herri bat berriz zutik jartzeko ahaleginak

  • Itziar Madina ::Beste eguzkia

    Txalaparta

    orrialdeak ::192

    prezioa ::16€

'Beste eguzkia'
Bere bizitzako urte gehienak mendian eman dituen Domingo artzain zaharrak hartutako erabakiarekin ematen dio hasiera Itziar Madinak Beste eguzkia nobelari. Beti zaindu izan dituen kabalak bertan utzi eta Miarritzera joatekoa da, mende erdi bat atzera jendez hustu zen bere sorterriari azken bisita eginaz. Izan ere, nekazal leku hura, enpresari talde prestu batek Euskal Herriko goi mailako turismo berdearen ikur bihurtu nahi luke, eta bilera batera dei egin diote artzainari, itxuraz hutsik dagoen herri horren azken biztanlea delako; baina bereziki, lur haien %90a komunala dela ziurtatzen duten txostenen jabea izateagatik. Domingo zaharra da, eta ez zaizkio enpresarien asmoak oso txarrak iruditzen, bere herri hilari nolabaiteko bizia eman baitiezaioteke. Baina sorterrira bertaratzen denean ezusteko galanta hartuko du, herriko etxe batzuk berreraiki eta duela hamar urte bertan pozik bizi direnekin topo egingo baitu. Jende gaztea da, eta arrotz egiten zaizkio haien hizkera, ohitura libreak eta janzkerak, baina sinpatia die era berean, aurrerapenak emandako onurak baztertu gabe, iraganean mantendu ziren ohitura onei jarraiki bizi nahian dabiltzalako...
Itziar Madina
«Gure iraganetik hainbat gauza berreskuratu behar genituzke»

Edgar Morinen esaldi batekin ematen diozu hasiera zure liburuari. Zergatik?


“Beste eguzkia, heriotza”, bai. Egoki iduritu zait gaurkotasun modernoaren arteko tirabiraz ari den nire nobelaren sar hitza gisa. Esaldiak dio eguzkiak bezala, heriotzak ere itsutzen gaituela. Beldurtzen, sarri. Gure zaharren heriotzarekin batera, kultura, jakintza eta izate oso bat eskapatzen zaigula iduritzen zait, eta horri ez diogula aurrez aurre begiratu nahi. L’homme et la mort liburuan, Morinek erakusten du jende arkaikoengan hots, gure arbasoengan heriotza bizitzaren parte zela.

Nola laburbilduko zenuke Beste eguzkiaren mamia?


Eraikuntza eta higiezin enpresa batek bereganatu nahi duen herrian elkar topo egiten duten artzain erretiratu baten eta okupa batzuen arteko hartu-emana dela esanez. Badaiteke hori aitzakia izatea arkaikotasun eta gaurkotasun modernoaren arteko tirabiraz hitz egiteko. Mundu globalizatutik at deus gutxi dagoela badirudi ere, zerbait egon badagoelako esperantza daukat. Liburuan gurutzatzen diren gaietatik bat, beraz, hori litzateke, gaurko munduari buru egiten ahal zaiola.

Tradizioaren aldeko apustua al da zeurea?


Tradizioa baino arkaikotasuna dei nezake nik Beste eguzkian sakontzen saiatu naizena. Horrek erran nahi du gure iragan historikora begiratu behar dugula eta handik hainbat gauza berreskuratu: berdintasuna ematen zigun inguruaren kontzeptua, adibidez, elkartasuna jokamolde naturala egiten zuena. Alegia, iragana idealizatu gabe, iturri zaharretik ura beti berri mantentzen saiatu beharko genukeela.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude