Zeharrekoa nork-zer-non zehaztuz doa


2006ko uztailaren 30an
Aurre-prozesu politikoa joan badoa bidea egiten, gorabeherez bete-betea joan ere. Kontua da beherakoak segituan ditugula begi-bistan, adibideak nork bere buruan ugari, baina gorakoak asko kostatzen zaigula ikusten, eta ikustean ere argazkien bidez izaten da, zer den azal eta zer muin ondo jakin gabe. Sukaldeko mahaietan diharduten konfiantzazko lagunek argi ikustea espero dut, behinik behin, orain arte herritar interesatuek parte-hartzaile aktibo izateko aukera handirik ez dutelako izan, prozesuak beste gauza guztien gainetik sozio-politikoa izan behar badu ere. Baina horretan omen gara, prozesu luze baten atariko gorabehera selektiboetan.

Aurrerapauso inportanteak izan direla dudarik ez da, eta horiek dira balantzaren gorakoetan ipini beharrekoak. Betiko salbuespen iraunkorra bazter utzita, herrialde bakoitzean sigla diferentea duena, beste alderdi guztiak elkar-hizketaren bidean dira hasiak, beti argipean ez bada ere. Argazkirik esanguratsuena prozesuko dibertsitatean mutur diren eragile politiko bien artekoa izan da, oztopo handi bat gainditu izanaren adierazle edo. Sinestu egin nahi dut mahairik mahai bidea egiten ari dela, gutxieneko elkar-konfiantza maila eskuratu nahian. Hau gabe ezin mahai nagusia osatu, eta honen faltan ezin irtenbide iraunkorra adostu eta gauzatzen hasi, eragile politikoek ezezik eragile interesatu guztiek ere, beste gauza guztien gainetik prozesuak sozio-politikoa izan behar duelako.

Hortaz, nire pentsaeran, transbertsalitatea da aurre-prozesu honek orain arteraino zabaldu duen fruiturik emankorrena, urte askoan elkar ezin ikusian izan direnak mahaia eta gogoeta partekatzen ikustea. Honen adibide nagusia Euskal Herri zabaleko emakumeen Ahotsak da, politikaren bide estutik harantzago aparteko dohain sozialak dituen ekimena, edo gazteena, edo epe motzean eremu geografiko bereko sindikalistena izan daitekeena. Transbertsalitateak gorabeherak ekarri ditu eragile politiko gehienen etxera. Begi-bistakoak dira horien barruan sortu, edo aurrez zirenak sakondu, diren tirabirak; gaurko prozesuari begira esan liteke alderdi gehienetan direla batak eta besteak. Paradoxa beharrezkoa: eragileen arteko zeharreko hartu-emanak garatuz doazen heinean eragile askoren barruko hartu-emanak ozpinduz doaz, eta hori ona da zehartasunak zehaztasuna dakarrelako, argia azken batez, nork-zer-non, eragileen barruan ere, iraganeko inertziak behingoz astinduz. Honen haritik, ezker abertzalea izan daiteke aurre-prozesu honetatik indartuen atera daitekeen eragilea, seguruenik, mugak muga, barne-eztabaida zabalen sustatu duen eragilea delako. Eta hau, nire ustez, funtsezko oinarria da, azkenean aurre-prozesu hau prozesu izatera heltzen ez bada ere, borroka molde berriak gauzatzeko.

Gaurko transbertsalitateak kutsu berria eman diezaioke, gainera, biharko eszenatokiari. Litekeena da bihar ez izatea azken hamarkadetan izan den alderdien banaketa, ez pisua. Eragile politiko berriak sortu daitezke, zeharrean, hitzaren eta erabakiaren esparrua sendo finkatuta, Euskal Herria politikoan ez ezik sozialean, ekonomikoan, territorialean eta ingurumenekoan ere ikusteko moduek bultzatuta. Baina epe motzean geratuta, eta ezker abertzalea hurrengo udal eta foro hauteskundeetan legez egonda, ustez, une ezin egokia da garapen ereduaren erronkei tinko eusteko, aurre-prozesu politikoaren lilura gorabeheratsuetan geratu gabe.


ASTEKARIA
2006ko uztailaren 30a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude