Mari Galant


Karibe itsasoa, 1493ko azaroa. Amerikarako bigarren bidaian, Cristobal Colon Karibeko hego ekialdeko artxipelago batera iritsi da. Multzoko irla nagusia zapaltzen duen lehen europarra da, eta Santa Maria de Guadalupe de Extremadura izena ipiniko dio. Egun, artxipelagoak Guadalupe izena darama.

Bidaiotan, Colonek hainbat euskaldun izan zituen bere tripulazioetan; horien artean Martin Cotillos kapitain pasaitarra. Mende bat pasatxo beranduago, Lope Martinez de Isasti lezoarrak Compendio historial de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1625) lanean esan zuen, Cotillos izan zela Guadalupe eta Dominika artean dagoen uharte koxkorra «deskubritu» zuena eta hark bere emaztearen izena ipini ziola: Mari Galant. Isasti da gertakizuna aipatzen duen iturri bakarra, beraz, zuhurtziaz hartu behar da hark kontatutakoa.

Segurutzat jo dezakeguna da, Cotillos ez zela Mari Galant zapaltzen lehena izan. K. a. 300. urte inguruan populatu zuten arawak-ek, Guadalupeko gainerako irlak bezalaxe. Mari Galanti Aïchi esaten zioten irlako lehen biztanleek. VIII. mendean karibearrak iritsi ziren eta ez Colonek, ez Cotillosek, ez dirudi enbarazu handirik egin zietenik. Frantsesak izan ziren irla kolonoekin okupatuko zuten lehenak: 1648an 50 bat lagun Vieux-Fort-en ezarri ziren eta kotoia, tabakoa, mahatsa eta indigoa lantzen hasi. Baina karibearrek ez zuten bizikidetza baketsurako asmorik eta 1653an kolono guztiak hil eta haien buruak zutoinetan sartuta hondartzan ipini zituzten. Egun oraindik Plage du Massacre (sarraskiaren hondartza) izena du paraje horrek.

Hortik aurrera espainiarrak, frantsesak, ingelesak eta holandarrak liskarrean ibili ziren artxipelagoa kontrolatzeko. Kolono kopurua ugalduz joan zen heinean, indigena karibearrak desagertu ziren. Edo, hobe esanda, desagerrarazi zituzten. XVIII. mendean, ingelesek euren erasoak Guadalupera zuzentzen zituzten bitartean, holandarrek Mari Galant euren ganaduz eta esklabuz bete zuten. 1816an, azkenik, frantsesen esku geratu zen uhartea eta egun Frantziaren parte da, Guadalupeko Departamentuaren barruan. Baina Mari Galanten historia odoltsua ez zen hor amaitu, eta 1849an esklabu izanak jabe izandakoen aurka altxatu ziren.

Hiru mende eta erdi lehenago, Cotillos kapitaina etxera itzultzean, Mari Galant emaztea harro imagina dezakegu, 158 km koadroko irlak bere izena zeramala jakinda. Edo goibel, lur zati horretan isuritako odola aurreikusi izan balu. Gaur, Mari Galanteko 12.488 biztanleak inbasio berri bat jasaten ari dira: AEBetako turistak dira irlaren diru-sarrera nagusia.


Arrastoak

HIstoria egin ezazu. Babiloniako lorategiak, Efesoko Artemisiaren tenplua, Olinpiako Zeusen estatua, Rodasko kolosoa, Halikarnasoko mausoleoa, Alexandriako itsasargia eta Gizehko piramideak dira antzinako zazpi mirariak. Horietatik azkena soilik ikus dezakegu egun, eta horregatik, Bernard Weber-ek eta bere fundazioak -New Open World Foundation- mirari berriak hautatzeko garaia dela pentsatu zuten.
Webgune bat egin dute horretarako eta hasierako 77 hautagaietatik, 21 geratzen dira egun; Granadako Alhambra, Atenasko Akropolia, Moskuko Kremlin, Indiako Taj Mahal, Erromako Koliseoa edo Bilboko Guggenheim museoa horien artean. 2006a amaitu arte edozeinek eman dezake bozka www.new7wonders.com helbidean. Munduko zazpi mirari berriak zeintzuk diren 2007ko lehen orduetan jakinaraziko dute.


Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak, jakina, turismoari estuki lotuak: Hard Rock aisialdi... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude