AITOR ARANBURU:"BASERRITARRON LANA BALORATU BEHAR DA"


2000ko abenduaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Behi eroen gaiak toki asko hartu du azken asteotako prentsan. Gehiegi eta gaizki agian. Behi eroek eta honen antza duten gaitz guztiek izua sortzen dute jendearen artean. Sakonean, gizakiak eskrupulorik gabe abere eta landareengan egindako esku sartzeen ondorioak dira gaixotasunok. Behi belarjaleak kanibal bihurtu ditugu. Hala ere, eta gaur egungo salerosketa merkatu zabala dela eta, kasu isolaturen bat egon badaiteke ere, Euskal Herrian ez dago epidemiarik.
Egoera honetara iristeko erantzunkizun handia du administrazioetatik bultzatutako nekazaritza politikak: gure ekoizpen kostuak gora doazen bitartean, orain dela 20 urteko prezioetan ari gara haragia ekoizten. Nekazaritza politika horren ondorio dira, momentu honetan aipatzen ez badira ere, gaur egun ere txekor hazkuntzan erabiltzen diren hormona, antibiotiko, kortikoide eta bestelako estimulagarriak. Horrenbeste aldiz eskatu dugun nekazaritza politikaren aldaketa gertatzen ez bada, etorkizunean ere, eskandalu eta gaixotasun berriei aurre egin beharko diegu. Arazo horiek sustraitik behar dute konpondu: elikadura, manejoa... eta ondorioz prezioak.
Hala ere, kontsumitzaileari haragia jateko esan nahi diogu. Euskal Herrian egiten den haragia kalitate onekoa da, eta identifikatutako haragia, edo konfiantzazko harakinarena erosteko deia egiten dugu. Dena dela, bertako baserritarren lana eta euren ekoizpen eredu naturala baloratu egin behar da. Lana ondo egiten duten nekazarien funtzioaz jabetu, eta denon artean, hauek beren baserrietan jarrai dezaten esfortzu bat egiteko balio behar lukete horrelako kasuek .


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!