Xabier Amuriza "Bitxi bilatzailea"


1999ko azaroaren 28an
Irailaren 24a. Lehenengo saioa zen. Familia-giroan eta goxo prestatu genuen guztia, Lazkao Txiki hurbil sentitu nahi baikenuen. Berarekin pasa nahi genuen arratsaldea solasean, jolasean, kantuan eta kontuan. Eguraldia beti da garrantzitsua euskaldunontzat, elkarrizketa guztien oinarri. Ekintzaren bat antolatzen hasten garenean zeruari begira eta iragarpenak entzuten izaten dugu nahikoa lan. Oraingoan zorteko ginen, goiak ere alde genituen eta eguzki gozotan pozik geunden, gogoz gainezka, irrikitan.
Lazkaomendiko Abalin baserrian, Lazkao Txikiren jaiotetxean, senideek txukun dauzkate gordeta bere sehaska, bere liburuak, bere sariak, bere oroimena... Bere usaina hantxe dago oraindik, Joxe Miel bizirik dago bere txokoan.
Mozorrotu gabe, egun batez Lazkao Txiki izatea erabaki zuen Xabier Amurizak eta, urduri samar bada ere, aurrean genuen. Ezagunak, oso ezagunak, lagunak, oso lagunak izanak biak, Joxe Miel eta Xabier. Xabierri begiratu eta Joxe Miel zela zirudien hizketan eta bertsotan ari zena.

POZIK,
alai, urduri eta, batez ere, hunkituta zegoen Xabier: «hainbeste aldiz aipatu zigun sehaska ere ez da imajinaziozkoa! Erreala da! Hementxe dago!».
«Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina». Maitagarria, ezaguna, bihurria, txinpartaduna, ezustekoak botatzen zituena, bakarra, berezia, artixta, jenioa! Jenioa zelako hartzen omen du Amurizak sorgintzat Lazkao Txiki. Sorginak erretzen zituzten garaiak joan dira, baina inkisizioak, gaur berriz ezarriko balitz, Joxe Miel erreko zukeen, herriak maite zituenak torturatu eta erretzea baitzuen lege.
Bat-batean han eta bat-batean hemen, errimatuz hizketan oholtzara igo aurretik eta errimatuz kantuan oholtzatik bertatik, bertsotan aritzen zen beti «gure txikia». Bota zituen milaka eta milaka guztietatik, onak eta txarrak, denetik, ehun bat perla, ehun bat bertso oso-oso on aukeratu eta gozo-gozo kantatu zizkigun Xabierrek. Liburuetatik, grabazioetatik nahiz ahoz-aho, bildu, hautatu eta antologia txukuna aurkeztu zigun.
Bat-bateko bertsoak behin entzun eta haizeak eramaten ditu, horretarakoxe dira, unean, zirkustantzian gozatu eta ondoren ahazteko. Baina badira bat-bateko bertso batzuk perlak direnak. Perlak, haizeak eraman ditzan karga gehiegi izaki, entzule bertsozaleen belarrietan geratzen dira, euli handiak bailiren burrunbaka.
Benetako kalidadea duten bat-bateko perlak jaso, elkarren ondoan jarri eta bitxidenda dotorea aurkeztu digu Xabierrek. Zirkustantziak, non, noiz, norekin... azalduz gidoi txukuna prestatu eta duela 60 urte Ordiziako azokako tratulari bezala jar gaitezke, duela 50 urte haurdun geratutako gaztearen azalean. Gaien aurkezpena egin eta ofiziotako saioetan kidearen arrazoiak errezitatuz eta Joxe Mielenak kantatuz, Xabierrek frogatu digu bere ahotsak instrumenturik ez duela behar musika egiteko. Gidoiari esker erraza da atera salto egin eta garai hura ondo imajinatzea, denboraz urrun ez badago ere oso desberdina zen garaira joatea.

NEURRIEI
eta doinuei dagokienez, berriz, bitxi bakoitzak baditu bereak, luzeagoa, motzagoa, biziagoa, gozoagoa, bihurriagoa, ezagunagoa edo ezezagunagoa: urre gorrizko perla zortziko txikian kantatzen du, turkesa zortziko handian, zafirozkoa hamarreko txikian, diamantezkoa bederatzi puntukoan, zilarrezkoa kopla neurrian...
Lazkao Txikiren txistea, alde barregarria, bazterrera utzi eta bertsoari, bertsoa egiteko era orijinalari heldu dio Amuriza bitxi aukeratzaileak. Dudarik ez bitxien artean toki oso-oso garrantzitsua betetzen dutela, era batera edo bestera barrea eragiten zuten/duten bertsoek, baina propio beraien bila joan gabe, ugariak direnez, nahitanahiez ateratzen direlako. Axkarkeriak, txisteak, algarak bere tokia du, bere tokia behar ere behar baitzuen «Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina» saioan, baina ez da garrantzitsuena.
Lazkao Txiki berpiztu diguzu Xabier. Guk ondo pasatzea nahi zenuen eta primeran! pasa genuen zurekin eta Joxe Mielekin. Eskerrik asko


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude