«Kantuan transmisiorako ohizko bideak mundu modernora ekarri behar dira»


1993ko azaroaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
J. Mixel Larrasketeri elkarrizketa kantu tradizionalen multimediaz
«Kantuan transmisiorako ohizko bideak mundu modernora ekarri behar dira»
Jean Mixel Larrasketek Zuberoako kantu tradizionalen multimedia landu du
Duela hiruzpalau urtetik hona, Zuberoako Su Hazia elkarteak kantutegi tradizionalaren bilketa burutu du. Lanaren hedatzeko, sistema multimedia bat gauzatzear dute Baionako Teknologia Institutu Unibertsitariarekin elkar lanean. Jean Mixel Larrasket, bertako irakaslea, aritu zaigu horretan lan talde baten barruan. Proiektuaren mamia arakatzeko deitu diogu.
ARGIA. Nola sortu zen Zuberoako kantutegiaren bilketarako sistema multimedia erabiltzeko asmoa?
J.M. LARRASKET. Su Hazia elkarteak milatik gora doinu, hitzak, grabaketak, kantarien argazkiak, bideo batzuek... bilduak zituen eta ez zekien zer egin hainbeste dokumenturekin. Baionako Teknologia Institutu Unibertsitarira etorri ziren. Sistema dokumentala nahi zuten, eta guk ikerketa ekintza batzuk finkatu nahi genituen informatika aurrerakoian. Pentsatu genuen hedadura handiko ikerketa burutzea posible zela eta hortik abiatu zen lankidetza.
A. Zeri deitzen diozue sistema multimedia?
J.M.L. Irudiak, ahotsak, testuak, grafikoak, bideoak... erabiltzen dituen informatikan oinarritutako sistemari. Erabiltzaileak objetuz objetu erabiltzen ahal du sistema, ideiak datozkion arabera eraiki bere pasabide propioa. Informatika tradizionalean bertikalki jarraitu behar dituen ereduak modu librean landu ditzake.
A. Milaka abesti bildu dira kantutegian, baina sistemara ekartzerakoan ehun bat abesti baino ez dira kontuan izan. Zergatik?
J.M.L. Mugak finantzialak dira, diruzkoak. Beti da posible sistema erraldoia muntatzea teknikoki, baina gero eta diru gehiago behar da bolumen horiek finantzatu ahal izateko.
A. Instituzioen babesik jaso al duzue?
J.M.L. Finantzamendu aldetik 300.000 libera (6 milioi pezeta inguru) xahutu dira. Bi ikerlariren hiru urteko soldatak Tolosako Unibertsitateak eta Baionako Sei enpresak ordaindu ditu. Funtzionamendu orokorra, berriz, Akitania-Euskadiren arteko ardatzak eman digu. Hori, sistema honek mugaz bi aldeetako kokagunea zuelako lortu dugu.
A. Proiektu aitzindaria al da honakoa?
J.M.L. Apur bat aitzindaria da, honelako dokumentu desberdinen integrazioari dagokionez alde batetik, eta bestetik, sistema honetan aritzeko ematen dugun erraztasuna kontuan harturik: orain artean, Intercard edo Intertext deituriko sistema _guk erabiltzen duguna_ gehienbat testuen barnean ibiltzeko egin izan da eta guk testuen zatien ordez objetu konplexuagoak erabili ditugu, bideoak, irudiak eta abar.
A. Nori begira aritu zarete?
J.M.L. Hiru erabiltzaile mota definitu ditugu: bat, publiko arrunta; bestea, pedagogoak edo irakasleak; eta hirugarrena, ikerlariak. Lehengo bietara jo dugu, baina, zuzenen.
A. Belaunaldi gazteak jada ez du ezagutzen Zuberoako kantutegia. Lan honek zertan alda dezake egoera hau?
J.M.L. 60ko hamarkadan apurtu edo ahuldu zen asko transmisio katea. Uste dugu transmisio bide tradizional horiek egokitu behar direla, mundu modernora erakarri, eta multimendia sistema izaten ahal da horretarako tresna, beste batzuen artean. Bereziki eskoletan, kantuak ikasten lagundu eta hedatzeko.
Beste arazo bat da kantuaren praktika soziala, ez dakit ez den betirako galdua; orain artifizialki muntatzen dira jendeak kantarazteko gertakari bereziak, profesionaltzen ari da kantuaren mundua.
A. Zuberoatik kanpo zer inportantzia izan dezake zuek egindakoak?
J.M.L. Beste euskal probintzietan eta baita Euskal Herritik kanpo ere Zuberoako kantuen ezagutarazteko balio dezake. Bestalde, sistema hau gai bada gure kantuak biltzeko, gai da beste lekuetako kantuak jasotzeko ere, besteak beste.
J.J. Petrikorena
48-49

GaiezKulturaMusikaMusika tradBesteak
GaiezGizarteaientziaInformatika
PertsonaiazLARRASKET1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude