Luis Goya: "Ke arteko egunak" pelikulak nazioarteko zinemaren maila eman du"


1989ko irailaren 17an
Luis Goya zinema produktoreari elkarrizketa.

TRENBIDEKO FILMEAK ZINE PRODUKTORAKO EKOIZLEA
Luis Goya: "Ke arteko egunak" pelikulak nazioarteko zinemaren maila eman du"
Produktore gisara lehen urratsak "Kalabaza Tripontzia" marrazki bizidunen filmean eman ondoren, beste lan batzuren ostean Donostiako Zinemaldian estreinatuko den "Ke arteko egunak" filmearen produktore lanetan aritu da Luis Goya aurten, Trenbideko Filmeak produktora sortu eta fikziozko zinema deritzanean murgilduz.
ARGIA.–Lan egiteko moduan alde nabarmena dago ekoiztu dituzun bi filmeen artean.
LUIS GOYA.–Animaziozko zinema guztiz araututako lana da, erregela berdinez burututako prozesoa, inprobisaziorako betarik ematen ez duen zinema hain zuzen ere. Irudi errealez buruturiko zinema ordea arras ezberdina da, paperetan idatzitakoa ez bait da beti errealitatean betetzen. Laburbilduz esan genezake, animazioko zinema tailer bakar batetan burutzen dela soilik, irudi errealekoa ordea tailer ezberdinetan gauzatzen dela.
Halakoetan gertatzen den legez, harat honat ibiliak dira filme honen egileek ahalik eta diru laguntza gehienak lortzeko asmotan. Halarik ere, nahi adinako diru kopurua lortu ez dutela esan behar, instituzioetatik luzatutako laguntzak ez bait dira hasiera batetan pentsatu bezalakoak izan, eta 130 milioi pezeta inguruko aurrekontu besterik ez dute baliatu.
A.–Aurrekontu horrekin nola da posible produkzio maila horretako filme bat burutzea?
L.G.–Guk hasiera batetik bagenekien produktora bakar batek ezin zuela halako filme bat burutu, honela Bertan produktorakin elkartu ginen. Bi produktora hauek bateratuz, aurrekontuaren zati bat estalirik geratu zen, ondoren subentzioetara jo genuelarik.
Honenebestez, aurrekontuaren hiru laurdena estalia egonik, produkzio zerbitzuekin jokatzeari ekin genion, ahalik eta baldintza onenak lortzeko asmoz.
Dirulaguntzak espero adinakoek ez izanik ere, ez diete bitarteko bikainenei uko egin filme honen egileek osatutako ekipoa Estatu espainoleko mailan gaur egun lortu daitekeen onenetakoa suertatu delarik: Goldstein (sonidoa), Alfredo Mayo (fotografia), Salcedo (muntaia), Michel Portal (musika)...
A.–Ekipoari dagokionez apostu gogorra egin dezue hasiera batetik.
L.G.–Guztiok ezagutzen dugu hemen egiten den zinearen kalitatea, eta guk hasieratik maila hori gainditzeko asmoa azaldu genuen, nazioarte mailan egiten den zinemaren bataz besteko kalitatea lortu nahian. Horrek noski lehen mailako teknikarien beharra eskatzen du. Eta bai zuzendariaren eta bai produktoraren izaera dela medio, hau azkenik posible izan da.
Baina gaur egon euskal zinemagintzak eskuarki jasotzen dituen diru laguntzak kontutan izanik, zaila litzateke produkzio maila honetako zinea egiten urtetan zehar jarraitu ahal izatea.
A.–Produkzio maila honetako pelikularik nekez egin ahalko da ordea aurrerantzean...
L.G.–Maila hori mantentzea posible ikusten dut baldin eta produktorak oinarri sendoen gainean oinarriturik baleude, ez bait dut uste noizean behineko zinemagileen elkarketaz kalitatezko pelikularik atera daitekeenik. Dena den, Euskadik momentu honetan jasaten duen egoera kontutan hartuz, nahiko zaila ikusten dut kalitatezko pelikulak burutzea, dirulaguntzak hain urriak izaten segitzen duten bitartean. Gainera orain kontutan eduki behar da, 'Semprun legea' delakoarekin, Jaurlaritzak eta Madrilgo Kultur Ministraritzak emaniko laguntzak bateraezinak izango direla. Eta bide honetatik euskal zinema pikutara joango da. Zinemaren berregituraketa baten baitan gaudela esango nuke.
"Ke arteko egunak" pelikularen distribuzioak nolabait ere esperimentala nahiko luze izan, produktora Euskal Herri barneko zabalkundeaz arduratuko delarik, eta gainontzekoa banatzaile 'ofizial' baten esku utzita.
L.G.–Gure irikiz, Euskadi barruan pelikula bat banatzeko orduan nolabaiteko maitasunez behar da egin. Dena den Zinemaldian zer gertatzen den itxarongo dugu oraindik.
MIKEL ARRIETA
60


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemainemaldiakDonostiako
GaiezKulturainemaEkoizleak
PertsonaiazGOYA1
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak, jakina, turismoari estuki lotuak: Hard Rock aisialdi... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude