Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Amparo Lasheras eta Iñaki Olalde dira atxilotuak. Horiez gain, Bilbon Herria Aurrera plataformaren egoitza miatu du poliziak, baita Tasio Erkizia, Arantza Urkaregi, Joxerra Etxebarria, Shanti Kiroga eta Mariné Pueyo ezker abertzaleko kideen etxeak ere. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta egin dituzte atxiloketak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez D3Mren kontrako operazioa da, eta martxoaren 1eko hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrendak debekatzea du helburu. EAJren EBBko presidente Iñigo Urkulluk, Radio Euskadin egindako adierazpenetan esan du horrelako operazioekin Alderdien Legean oinarritutako "joko interesatua" egiten dutela PSOEk eta PPk.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.