Zer gertatuko da PCarekin?

  • Adituek uste dute ohiko ordenagailua Applek aurkeztutako iPad bezalako tablet-ak ordezkatuko duela. Ikerketa baten arabera, 2015ean 2.000 milioi pertsona Internetera mugikor bidez konektatuko dira.


2010ko uztailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Steve Jobs iPada eskuetan duela

Ia 30 urte pasa dira ordenagailu pertsonala merkaturatu zenetik. Datorren urtean ospatuko da ordenagailuak gure etxeetara heldu eta gure eguneroko bizitzaren parte izaten hasi ziren 30 urteurrena. Azken urteetan gainera, ordenagailu eramangarriak eta netbookak sortu dira.

Urteurrena gogoz hartzeko, Steve Jobs, Appleko lehendakariak, PCaren etorkizunari buruz hitz egin du konferentzia batean. Ondorengoa azaldu du: “Ordenagailu pertsonalak egongo dira, baina herritarren kopuru txiki batek erabiliko ditu soilik. Aldaketak urduri jartzen gaitu, PCa urte askotan gurekin egon delako. Post PCari buruz hitz egitea gustatzen zaigu, baina benetan hastea enbarazua da askorentzat”. Bere iritziz, Applek sortutako iPada eta antzeko teknologiak izango dira ordenagailuaren lekua hartuko dutenak.

Hori propaganda hutsa izan daitekeela pentsa dezakegu, baina datuek oso oker ez dabilela azaldu digute. Bi hilabetetan mundu osoan zehar bi milioi iPad saldu dira, gainera, Dell bezalako beste hainbat fabrikatzaile PC tabletak (iPad-aren antzekoak) kaleratzekotan daude. Horiek Google-k garaturiko Android sistema operatiboa izango dute. PC tabletek salmenta bikaina izango dutela dirudi gainera.

Morgan Stanleyk egindako azken ikerketak Jobsen iragarpena baieztatzen du. Interneteko konexioa duten mugikorren hedapena ordenagailu pertsonalena baino handiagoa dela azaltzen du ikerketak. Horren ondorioz, ondoko iragarpena egiten du: 2012an interneteko konexioa duten mugikorrak eta smartphone-ak ordenagailu eramangarri eta mahai gaineko ordenagailuak baino gehiago izango direla. Berak dio, bost urteren buruan, pertsona gehiago konektatuko dela internetera mugikorretik ordenagailutik baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude