Zer egin ezker erresistentzietan feminismoari jarritako eragozpenak gainditzeko?

  • Lorea Agirre, Jokin Azpiazu eta Pili Alvarezek ezker erresistentziek feminismoari jarritako galgaren aurrean zer egin gogoetatutako dute urtarrilaren 20an.

     


2017ko urtarrilaren 20an - 11:05
Konferentziaren kartela.

Rosa Luxemburg Konferentziaren hirugarren edizioak landuko du gai hori. Bilboko Hika Ateneoan izango da 17:30etatik 21:00etara.

Hiru hizlari arituko dira konferentzian:

Lorea Agirre: Rosa Luxemburgen biografiaren egilea.

Jokin Azpiazu: Gizontasun ereduak aztertzen dituen aditua.

Pili Alvarez: Militante feminista ipurtarina.

Antolatzaileak ondokoak dira: Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak.

Bilbo Hiria irratiak antolatzaileetako bati, Yolanda Jubetori, egin zion elkarrizketa urtarrilaren 19an. Lotura honetan duzue entzuteko moduan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude