Zementu-fabriketan hondakinak erraustearen aurkako topaketa Altsasun

  • Hiru Mugak Batera plataformak antolatu ditu zementu-fabriketan hondakinak erraustearen aurkako jardunaldiak azaroaren 2, 3 eta 4rako. Hitzaldiak, mahai inguruak eta eztabaidek osatuko dute, besteak beste, egitaraua.


2012ko urriaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hiru Mugak Batera plataformaren logotipoa

Olaztiko Cementos Portland zementu-fabrikan erraustea erabaki zen. Medikuek eta zientzialariek adierazi dute osasunean eta ingurugiroan ondorio kaltegarriak izango dituela. "Nafarroako Gobernuak gomendioei ez entzuteaz gain, errausketa hondakinen kudeaketarako sistema gisa inposatzen jarraitzen du, nahiz eta Nafarroa osoan baztertua izan den", adierazi du plataformak. Hondakinen kudeaketarako sistema hau beste hainbat lekuetan baztertu egin da: Nafarroako Tafalla, Tutera, Lizarra aldea eta Sakanan, Goierrin eta Arabako lautadan, esaterako.

Hiru Mugak Baterak dio larriena ez dela udaletxeen “borondatea” ez dutela errespetatu, “interes orokorreko proiektu pribatu” bat izatea baizik. Errausketa aurrera eraman duten enpresek kaleratze ugari egin dituzte eta hori ere “negatiboa” dela azaldu du plataformak. Erdi Guneko Garapenerako Partzuergoak, sindikatuek, turismo elkarteek, nekazaritza eta elikagai sektoreek ere eragin “kaltegarria” izango duela adierazi dute. Nafarroako Tres Erres konpainiak ere dozena bat argudio eman ditu errausketaren aurka.

IV. jardunaldiak

Azaroaren 2an ongi etorria egingo dute: aurkezpena, trikipoteoa eta afaria. Arazoaren 3an hondakinen kudeaketari buruzko hainbat solasaldi, mahai inguru eta hitzaldi izango dira.Zero Zabor plataformako Ainhoa Arrozpide izango da tartean, baita Mario Fernandez Lopez medikua eta OSALDEko kidea ere. Azaroaren 4an irteera Urederrara irteera egin ostean eta bazkaria egongo da.

2011ean antolatutako errausketaren aurkako jardunaldietan 2009ko parte hartzaileen kopurua hirukoiztu zen. Horregatik “ilusio handiarekin” antolatu dituzte aurtengo ekimenak.


Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude