Zazpi urteko espetxe zigorra Raul Agulheiro galiziar independentistarentzat

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Raul Agulheiro galiziar militante independentistari, defentsak, fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak akordioa lortu eta gero. Fiskaltzaren hasierako zigor eskaria 29 urtekoa izan zen. 2014an Barallako Udaletxean lehergailu bat jartzeagatik auzipetu dute Agulheiro, besteak beste.


2016ko uztailaren 08an - 11:14
2014ko urrian atxilotu zuten Raul Agulheiro.

2014ko urritik dago preso Raul Agulheiro. Santiago de Compostelan atxilotu zuen Guardia Zibilak, egun batzuk lehenago Barallako Udaletxean lehergailu bat eztanda eginarazteaz akusatuta.

Barallako leherketak 200.000 euroko kalteak eragin zituen. Hori gertatu baino hilabete batzuk lehenago, bertako alkateak, PPko Manuel Gonzálezek, udalbatzan esan zuen frankismoan heriotza zigorrera kondenatutakoak “merezita” zigortu zituztela.

Azkenik, Agulheirori hiru zigor ezarri diote: Barallako erasoko kalteengatik urte eta erdikoa, eta hiruna urtekoa lehergailuak gordetzeagatik eta talde armatuko kide izategatik. Izan ere, Resistencia Galega ustezko taldeko kide izatea egotzi diote galiziar militanteari. Galiziar independentismoak ukatu egin du izen hori duen talde finko bat existitzen denik; azken urteetan Galizian eraso armatuak egin dituzten taldetxo independentistek erabilitako lelo bat besterik ez litzateke Resistencia Galega. Halere, eraso horiengatik atxilotu eta espetxeratutako guztiei leporatu izan zaie izen hori duen taldeko kide izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galiziar independentismoa
Burujabetza aldarrikatu dute milaka lagunek Santiagon, Galiziako Aberri Egunean

BNG alderdiak deituta, Galiziako Aberri Egunean egin dute ekitaldia. Igandean, “mugarik gabeko” nazioaren aldeko deia zabaldu dute, “politika berde eta feminista” eraikitzeko asmoz.


2020-12-22 | ARGIA
Absolbitu egin dituzte terrorismoa leporatuta epaituriko 12 independentista galiziarrak

Causa Galiza eta Ceivar antolakundeetako hamabi militante independentista epaitu dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean, legezkoak eta publikoak izan diren jardueretan oinarrituz terrorismo delituak egotzita. Fiskaltzak 102 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen denera, baita bi... [+]


2020-10-16 | Z. Oleaga
Galiziako independentismoaren aurkako makroepaiketa Madrilen
"Disidentzia politikoa zigortzen duten lege batzuk daude, eta lege horiek sutsuki aplikatzen dituzten epaileak"

Urriaren 19an makroepaiketa bat hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hiru egunez Causa Galiza eta Ceivar antolakundeetako hamabi militante independentista epaituko dituzte, terrorismo delituak egotzita, legezkoak eta publikoak izan diren jardueretan oinarrituz. 102 espetxe... [+]


102 urteko espetxe zigorra eskatu du Auzitegi Nazionalak hamabi independentista galiziarrentzat

Akusatuen zigorraz gain, bi plataformen disoluzioa eskatu du auzitegiak. Terrorismoaren goratze delituak egin dituzten erakundeetan parte hartzea leporatzen diete. Akusatu bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko espete zigorrak eskatu du Fiskal Nagusiak.


2019-07-15 | ARGIA
Erakunde armatuko kidetza delitua kendu diete Causa Galizako bederatzi auzipeturi

Guardia Zibilak polizia operazio egin zuen 2015ean, Causa Galiza erakunde armatu baten “beso politikoa” zela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak akusazioa beheratu die orain, eta terrorismoa goratu izana leporatzen die militante independentistei. Causa... [+]


Eguneraketa berriak daude