Zabalik da Bor Bor (K) ikastaroan izena emateko epea

  • Udazkenetik aurrera egingo diren hiru asteburu pasetan, herri mugimenduetako 20 kidek antolamenduari buruzko eta egungo zapalkuntza eta alternatibei buruzko jakintza eraikiko dute kolektiboan.


2015eko maiatzaren 27an - 07:11

Bor Bor (K) herrigintzan diharduten aktibisten topaleku izatea nahi du Joxemi Zumalabe Fundazioak, eta beraz, aktibista orori dago zuzendua. 20 laguneko taldearentzat mugatu dute parte-hartzea. Euskarazko ulermen maila altua izatea ezinbesteko baldintza izango da ikastaro honetan parte hartzeko. Talde ahalik eta anitzena (adin, genero, jakintza, jatorri, herri mugimenduko sektore...) osatzea da oinarria eta parte hartzaileen aukeraketa irizpide hauen arabera egingo dutela argi adierazi dute.

Gaitegia

Bi gai eremu landuko dituzte. Lehenik: Antolakuntza, funtzionamendua eta aliantzak. Horren barruan aztertuko dituzte pertsona, taldea eta proiektua; harremanak, komunikazioa eta parte hartzea; eta aliantzak eta elkarlan politikoak. Eta bigarren gai eremu nagusia zapalkuntzen egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak izango da. Horren baitan aztertuko dira: Begirada kritikoa, azterketak egiteko tresnak; zapalkuntza anizkoitzen jatorria eta egungo funtzionamendua (intersekzionalitatea); eta zapalkuntzak gainditzeko eredu eta estrategiak.

Hiru asteburu pasa

Ostiral arratsaldetik igandera bitarte izango dira lansaioak. Horrela, gogoeta kolektiboak egiteaz gain formazio askatzaileari loturiko bestelako eremu batzuk jorratzeko aukera ere izango da (kideen arteko ezagutza eta harremanak, momentu informalak, alderdi ludikoa, konfidantza, talde kohesioa, sormena, talde antolaketa...). Helburua gogoeta ideologikoa, elkarbizitza eta elkar-ezagutza uztartzea izango da. Saio presentzialez gain, gaiak sarean lantzeko bitartekoak jarriko dira plataforma digital baten bitartez (materialen bilduma, ariketak egiteko espazioa, debate kolektiboa...). Hona hemen non eta noiz izango diren lan saioak:

- Atariko saioa: Urriaren 3 eta 4an Garaion (Ozaeta, Araba)

- Lehen saioa: Azaroaren 27, 28 eta 29an Euskal Udalekuetan (Goñi, Nafarroa)

- Bigarren saioa: Urtarrilaren 29, 30 eta 31an Tertangan (Orduña, Araba)

- Hirugarren saioa: Martxoaren 13, 14 eta 15ean Astran (Gernika, Bizkaia)

- Balorazio saioa: Maiatzaren 7an (Lapurdin)

Izena emateko

Ikastaroak 150 euroko kostua izango du eta nahi beste epetan ordaintzeko aukera egongo da. Prezio horretan, asteburuetako lo egiteko lekuak eta otordu guztiak barnebiltzen dira. Izena emateko aukera zabalik duzu, helbide honetan.

Bideo honetan duzu Bor Bor (K) proiektuaren berri:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joxemi Zumalabe Fundazioa
2022-06-03 | ARGIA
Mahai ingurua sare sozial digitalen eragina aztertzeko kolektibo eta mugimenduetan

Ekainaren 13an 18:30etan hasiko da “Hau bai da eztabaidatzeko lekua: sare sozial digitalen eragina kolektibo eta mugimenduen jardunean” mahai-ingurua, Bilboko Zirika! Herri Gunean, bi ekintzaileon parte-hartzearekin Herri Mugimenduentzat interes kolektiboa izan... [+]


Gure Garaian: herri mugimenduon memoria kolektiboa lantzeko irratsaioa

“Gure garaian… astebururo zeuden mobidak”; “gure garaian… gazteak konprometituagoak ginen”… Zeintzuk dira, baina, gure garaiak? Atzera begira jartzea ez da nostalgia ariketa hutsa, egungo errealitatea ulertzeko beharrezkoa dugu nondik... [+]


2021-05-09 | Estitxu Eizagirre
Erasoen kudeaketa kolektiboa
"Prozesua egin beharra kaka zaharra da baina eraldaketarako bide bilakatu ahal dugu"

Villabonan Lurgatz talde feministak antolatuta egin zuten Espetxeak apurtu... eta bortxatzaileak? mahai-inguruan Joxemi Zumalabeko kide Ainhoa Narbaizak eta Marta Luxanek kontatu zuten herrietan eraso sexistak lantzeko sortu diren autokudeatutako taldeetako esperientzia.


2021-04-06 | ARGIA
Herri mugimenduen ikastarotik, dokumentala eta liburua

Apirilaren 10ean aurkeztuko ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganbaran “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta liburua. Dibulgaziorako bi material hauek "Pil-pilean" deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan... [+]


2020-12-09 | ARGIA
"Borroka-aliantzak pandemia garaian" mahai ingurua antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak

Herri mugimenduen borroka moldeez mintzatzean, aliantzen gaia maiz ateratzen dela eta, hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dute azken urteotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek. Ibilbide hori borobiltzen saiatuko dira datorren abenduaren 10ean, ostegunean,... [+]


Eguneraketa berriak daude