Ximun Fuchs: "Jendea euskal antzerkira joatea da gure helburu politikoa"

  • Euskal Herrian barrena zazpi hilabetez iragan da Hamlet, Le Petit Theatre de Pain, Dejabu eta Artedrama konpainiek ondutako antzezlana. 9.400 ikusletik gora bildu dituzte orotara. Lan metodo berezia izan du arrakastaren giltzarrietako bat. 45 emanaldietatik azkena eman berritan, Ximun Fuchs taula zuzendariarekin mintzatu da Nora Arbelbide Berria-n.


2014ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ximun Fuchs.

"Saiatu gara pentsatzen ea nola egin daitekeen euskal antzerki garaikidea gaur egun Euskal Herrian", dio Fuchsek: "Nola pentsatzen ahal den hori Euskal Herrian. Nola lortzen ahal den ekonomia sendo bat, nahiz eta sarea arrunt ezberdina izan". Bere hitzetan, "kultura arlo ekonomiko bat" da. "Kulturaren garatzeko, ekonomikoki ere behar da pentsatu. Kontua da nola sortzen den lana. Eta hori behar handia da, oro har, euskal antzerkian: nola sortu eta garatu lana". Hurbileko lan bat egin dute programatzaile eta erakunde guztiekin, zuzendariak dioenez, "pentsatu delako nola egin zirkuitu bat, nola ahoz ahokoa landu...". Hori dena arlo ekonomiko bat dela uste du, "artearen zerbitzurako, baina arlo ekonomiko bat da".

Publikoa nola formatzen den galdetuta, Fuchsek erantzun du jendea euskal antzerki baten ikustera joatea dela haien "helburu politikoa", euskaraz, espainolez edo ingelesez denetz galdegin gabe bere buruari. "Normaltzat jotzea. Ohitura bat izatea. Akats bat egina izan da, nire ustez, batik bat antzerki profesionalean. Jendeari erraten zitzaion joan behar zela antzerkia ikustera euskaraz zelako; kasik urrikaltasunez. Horrek ez gaitu interesatzen. Kontua ez da antzerki hau beste batzuk baino hobea dela. Gauza da momentu batean zerbait gertatu dela. Badira faktore anitz batere menperatzen ez ditugunak. Ahoz ahokoa ez da gure esku. Baina, aldiz, gure esku izan da horren posibilitateak sortzea".

Publikoaren erreakzioa

"Pentsatzen dut gaur egun dagoen langabeziari lotu arazoek katastrofe bat ekarriko dutela. Bonba bat antzokira ekarria izanen dela, Txetxenian gertatu bezala. Izango dela noizbait sarraski bat", dio taula zuzendariak. "Testuinguru horretan paper bat eman nahi genion publikoari. Publikoa badoa antzerkira. Baina zertarako doa antzerkira? Publikoa da Hamlet ikustera joaten den publiko bat. Eta hortik, gero, zerbait hausten da. Eta gero ulertzen da. Jendea bahitzen dugula eskarniatzen baitugu. Ez da zernahi hori. Euskal Herrian, gainera, dagoen historiarekin. Baina joko hori denen artean bilakatu da joko. Publikoak bereganatu du; gainditu gaitu arrunt". Fuchsek ez du uste hori marketina denik. "Horrek erran nahiko lukeelako guk neurtua genuela, eta ez genuen batere neurtua. Ekonomikoki lantzea, horren posibilitatea sortzea da, baina ez genuen uste hain ongi funtzionatuko zuenik. Pario bat zen. Gero, Hamlet-ekin lotura egiten da ala ez, baina, azken finean, bost axola. Zenbat jendek ukan dute problema bat horrekin, ea Hamlet zen ala ez. Ohartu gara, ororen buru, aski guti izan direla. Publikoak hartu du aski sinpleki hori, eta ez dut uste debatetik aldendu denik. Publikoari eman diogu beste rol bat ere, sekretua atxikitzea".

Irakurri elkarrizketa osoa Berrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-05-12
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


“Maite dut Iparraldean antzerkia egitea, uste baitut hemen kodeak ulertzen direla”

Azkainen aurkeztu du Ander Lipusek bere ibilbide artistikoaren inguruko gogoeta jaso duen liburua: Antzerkiaren labirintoan I. Bigarren partea ere badu liburuak, “antzerkilariei gehiago zuzendurikoa” dena bere esanetan, baina Azkaineko irakurle taldeak lehenbizikoa... [+]


2024-05-07 | Estitxu Eizagirre
Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta... [+]


2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Eguneraketa berriak daude