Usurbilgo Mozal Legearen trena

  • 2017ko maiatzean, hainbat ekintzaile sozialek Usurbilen, tren bat baliatu nahi izan zuten mozal legearen kontrako mezua zabaltzeko. Bere bidean, “EAJ Mozal Legeari ez!” salaketa geltokiz geltoki eramango zuen trenak. Trena Usurbilgo geltokian gelditu eta salaketa mezua idazten ari zirela, bere bideari ekin zion, parean zuen ekintzailea harrapatuz. Honek, kalte larriak izan zituen eta 3 aste pasa zituen ospitalean.


2018ko otsailaren 07an - 15:23

Orain, 2018ko otsailak gertakari hura ekarri digu gogora. Martxoaren 5ean, gertakari horrekin lotuta, bi gazte epaituko dituztela jakin baitugu; trenak harrapatu zuen ekintzailea eta berarekin anbulantziaren zain geratu zen laguna.

Baina, ez al da zilegi Euskal Herriko gehiengoak arbuiatzen duen Mozal Legearen aurkako mezua zabaltzea? Zilegi ez ezik, beharrezkoa dela uste dugu. Eta horrela ikusi genuen, ezbeharra jazo zenean ere. Hurrengo egunetan, Euskal Herriko txoko ugari elkartasun mezuz eta Mozal Legearen kontrako mezuz bete ziren. Laranja kolorea hartu zuten, Eskubide Zibil eta Politikoen defentsan.

Hori izan daiteke laranja kolorearen xarma, elkartasun mezuz eta eskubideen defentsan hamaika txoko zipriztintzeko gai izatea. Kutsatu eta hamaika gauza egiteko gai gara. Baina, zipriztindu baino, Euskal Herria laranjaz ere margotu nahi badugu, guztiz beharrezkoa izango da ekintzaile sozialen ekimenen aurrean jarrera aktibo edota proaktiboa izatea. Eskubide zibil eta politikoak guztionak direlako.

Orain, epaiketa bertan dugun honetan, Mozal Legearen kontrako mezuak zabaltzea bezain beharrezkoa ikusten dugu, Usurbilgo ekintzaileak babestea. Horregatik, neguaren amaieran ospatuko den epaiketari “ez!” esango diogu! Udaberriarekin batera, gizarte osoaren eskubide zibil eta politikoen aldeko lana eta salbuespen lege zein epaiketen kontrakoa zabalduz. Euskal Herria beste zenbait kolorerekin batera, laranjaz margotzeko!

Maialen Begiristain, ELEAK-Libre Mugimendua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude