Uraren kudeaketa aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte

  • Uraren kudeaketa aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte larunbat honetan Gasteizen, Barronen egin asmo duten urtegiaren inguruan piztu den polemikaren harira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 16an - 10:41

Arabako Kontzejuen Elkarteak jardunaldiak antolatu ditu larunbatean, hilaren 18an, Gasteizko Artium museoan, lurzoruaren eta uraren kudeaketari buruz hitz egiteko, eta bereziki, Arabako haranak ureztatzeko martxan dagoen Barrongo urtegiaren egitasmoaren inguruan hausnarketa egiteko. Goizeko 09:30ean hasiko dira hitzaldiak, eta arratsaldean izango da mahai-ingurua.

Jardunaldietan izango dira gai honetan adituak diren unibertsitate irakasleak (Iñaki Antiguedad, Pedro Arrojo), Arabako Foru Aldundiko ordezkariak (Maria Asuncion Quintana Nekazaritzako zuzendaria eta Eduardo Aginako Nekazaritza diputatua) eta baita beste arloetako lagunak ere (Peio Urrutia botanikaria, Andres Illana Ekologistak Martxan taldeko kidea eta Javier Torre UAGAko lehendakaria).

Goizeko saioan aditu eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, Barron eta Atiaga herrien artean eraiki nahi duten urtegiaren proiektuari buruz azken hilabeteetan FNCA elkarteak egin duen parte-hartze prozesuaren behin betiko emaitzak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte.

Programa:

9:30 Aurkezpena: ACOA-AKE. Barrongo Urtegirik Ez plataforma.

9:50 "Zer eredu sozioekonomiko zer lurralde-eredurako?". Iñaki Antiguedad, Geologiako doktorea eta Hidrologiako katedraduna UPV/ EHUn.

10:30 "Nekazaritza nekazariekin landa-mundu bizi baterako". Jeromo Aguado, nekazaria, landa-mundu bizirako Rural-Alianza Plataformako kidea.

11:10 Etenaldia.

11:40 "Ura, etorkizunez beteriko nekazaritzarako baliabide beharrezkoa". Javier Torre, UAGAren presidentea.

12:20 "Ura eta landa-garapena klima-aldaketaren ikuspegian". Pedro Arrojo, Zientzia Fisikoetako doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Uraren Kultura Berria Fundazioaren sortzailea.

13:00 Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera landa garapenaren oinarri gisa. Maria Asuncion Kintana, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria. 

13:40 "Arrano beltzaren egoera eta arazoa Arabako Haranetan". Andres Illana, Ekologistak Martxan elkarteko kidea.

Genista eliassennenii Uribe-Echebarria & Urrutia, gure orako bitxi endemiko eta erreletiktikoa

Peio Urrutia, botanikaria.

14:20 Bazkaria.

16:00 "Parte hartzeko prozesuaren ondorioen aurkezpena". Nuria Hernandez-Mora, parte hartzeko prozesuaren koordinatzailea.

16:30 "Ureztatze-proiektuaren analisiaren txosten teknikoaren ondorioen aurkezpena". Julia Martinez, FNCAren zuzendari teknikoa eta UKBFren txosten teknikoaren koordinatzailea.

17:00 Mahai-ingurua parte-hartzaile guztiekin.

18:30 Amaiera. Eduardo Aginako. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua.

Albiste hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama

Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Horietako batzuk, adibidez, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatzen dituzte.


Eguneraketa berriak daude