UPNk eta PSNk ez dute argitu zergatik sinatu zituzten Ontzinedako klausula-kaltegarriak

  • Nafarroako Parlamentuan berriz ere eztabaidagai izan da Lizarrako Ontzineda lur-sailen hirigintza eskandalua. Kontuen Ganberak txosten oso kritikoa kaleratu zuen 2006tik aurrera Lizarrako Udalak balizko kirol instalazio batzuk eraikitzeko sinaturiko hitzarmenaren kudeaketaren inguruan eta asteazken honetan ganbera horretako presidente Asun Olaetxea izan da ondorioak aurrez aurre azaltzen parlamentariei.


2018ko martxoaren 22an - 15:44
Begoña Ganuza (UPN) legebiltzarkide da oraindik. Lizarrako alkate zenean sinaturiko hirigintza eranskinek zorpean itota utzi dute udala (arg: Iñigo Uriz / Foku)

Olaetxearen esanetan, Lizarrako Udala oso egoera zailean utzi dute Maria Jose Fernandezek (PSN) eta Begoña Ganuzak (UPN) alkate ziren garaietan sinaturiko klausula osagarriek.

Denera lurjabeei 14,6 milioi euro ordaintzera behartuta egon daiteke EH Bilduren eskuetan dagoen egungo udala. Hain zuzen Begoña Ganuza legebiltzarreko batzordearen saio horretan izan da, parlamentaria baita oraindik, baina gai horretaz hitz egin izan den beste saioetan ez bezala, oraingoan ez du adierazpenik egin. Haren alderdi kide Luis Zarraluqui aritu da alkate ohiaren jardunaren defentsan, azalduz “erantzukizunagatik” sinatu zituela klausulak, baina argibide gehiago eman gabe.

PSNk ere ez du parlamentuan azalpenik eman eta Inma Jurio sozialisten ordezkariak udaletxean oposizioan zeuden alderdiengan jarri nahi izan du ardura, hitzarmena beraiek ere onartu zutela esanez. Hitzarmena udal plenoan onartu zen, baina Olaetxeak batzorde horretan bertan azaldu zuenez udala erabat zorpetu duten klausula osagarriak udal gobernu batzordearen baimenik gabe sinatu zituzten bai Fernandezek eta bai Ganuzak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude