Kazetari alemaniarrek AEBren alde idazteagatik opariak jasotzen dituztela argitaratu du kazetari ohi batek

  • Gekaufte Journalisten (Erositako kazetariak) liburua argitaratu du Udo Ulfkottek (Lippstadt, Alemania, 1960), Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariko korrespontsal ohiak. Kazetari alemaniarrak AEBen aldeko eta Errusiaren aurkako albisteak idaztera bultzatzen dituztela azaltzen du bertan, eta Alemaniako demokrazia “ilusio bat” baino ez dela.


2014ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

Ulfkottek Global Research guneari eskaini dion elkarrizketan dioenez, politikari amerikarrek eta alemaniarrek eragin handia dute bertako hedabideetan. Berak urrezko erlojuak eta bost izarreko hoteletan gauak lortu izan dituela aitortu du, amerikarren eta NATOren aldeko artikuluak idazteagatik.

Erositako kazetariak.

“Baina opariak baino garrantzitsuagoa da ematen dizuten babesa. Zure ibilbide profesionala ez doa inora euren alde idatzi ezean”, kontatu du kazetariak. AEBetara bidaiatzeko erraztasunak ematen dituztela dio, eta lehen mailako politikariekin elkarrizketak lortzen dizkietela. “Denek egon nahi dute hor, eta azkenean agintariek nahi dutena idazten amaitzen dute kazetariek”.

Orain galtzeko ezer gutxi duela iritzita, egia kontatzea erabaki du Ulfkottek. “Egunero ikusten ditut amerikarrak hedabideetan hurrengo gerrarako prestatzen. Gaur Ukraina da Errusiaren aurka, baina beti da joko bera”.

Liburuaren argitalpenak arazoak ekarri dizkiola ere aitortu du kazetariak. Frankfurter Allgemeine Zeitung-ek legedi penal, zibil eta laborala hautsi izana leporatu zion, besteak beste. Askok kartzelan ikusi nahi dutela dio, “Estatuko sekretuak argitaratzeagatik".

Ulfkotteren ustez, alemaniar politikariak AEBen txontxongiloak baino ez dira. “Errepublika bananero” gisa definitzen du bere herrialdea. “Alemaniako prentsak prentsa librearen itxura du, baina hau eromena da”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Eguneraketa berriak daude