Tren sozialaren aldeko bizikleta martxa egin zen Iruñean larunbatean

  • Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Tren sozialaren aldeko bizikleta martxa egin zen Iruñean larunbat eguerdian. Martxan zehar, "tren jasangarri, herrikoi eta demokratikoaren alde" egin zuten.


2017ko azaroaren 06an - 09:50
Argazkia: Ekinklik

Aldi berean, datorren larunbatean, hilak 11, helburu berarekin Iruñean egingo den manifestaziora ere deitu zuten bizikleta martxan parte hartutakoek. Tren sozialaren aldeko plataformak deitu du manifestazioa eta Iruñeko Gazteluko plazatik aterako da 17:00etan, "Trena ba, AHT ez. Herriak erabaki" goiburupean.

Atxikipen ugari ari da jasotzen deialdia, besteak beste ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru, Steilas eta CGT sindikatuena. Dagoeneko, Nafarroako 21 enpresa batzordek ere sostengua adierazi diote.

EkinKlik-etik jasota, hemen joan den larunbateko mobilizazioko hainbat argazki:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude