Sindikatuek Bizkaibuseko enpresekin adostutako akordioa bete ez dela salatu dute

  • 'Gurea defenda dezagun' lelopean Bizkaibuseko 200 bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzaren aurrean. Besteak beste, duela urtebete enpresa kontzesionarioekin sinatutako akordioa haustea salatu dute langileek. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 30an - 16:34
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzea (Arg.: Aitor Torre).

Goizeko 10:00etan egin dute agerpena Bizkaibuseko langileek Foru Aldundiko egoitzaren aurrean, 'Gurea defenda dezagun' lelopean. Adierazi dutenez, "kontzesionarioen aldaketa egin zenetik urtebete pasatu ostean, enpresek langileen lan-baldintzak prekarizatzen jarraitzen dute". Iazko akordioak bermatzeko "bustitzea" eskatu diote beharginek Foru Gobernuari.

Lanpostuetan aldaketak egitea zilegia dela uste dute sindikatuek, baina aldaketak egin aurretik langileekin hitz egiteko beharra azpimarratu dute: "Lanpostuak amortizatu dituzte akordiotik kanpora. Alde bakarreko erabakiak hartu dituzte enpresek. Agian, beharrezkoa izan daiteke zenbait lanpostu aldatzea, zeregin batzutan gabezia egon daitekeelako eta beste batzutan jendea sobera, baina horrela bada, jesar gaitezen eta negozia dezagun. Ezinezkoa da sinatutakoa sinatu ostean enpresek, bitarteko soziala kontutan izan gabe, lanpostuak amortizatzea; egunero ari dira horretan". 

Maiatzetik aurrera lanuzteak

Bestalde, gaurtik aurrera erantzunik jaso ezean kontzentrazioak egiten jarraituko dutela aurreratu du Bizkaibuseko langileen bozeramaileak, egoera "lotsagarria" dela salatuz eta euren "lan-baldintzengatik borrokan jarraituko dutela" azpimarratuz. Erantzunik jaso ezean, maiatzetik aurrera lanuzteak iragarri dituzte. 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaibus
Bizkaibuseko gidari batek erabiltzaile baten jazarpen matxista jasan duela salatu dute

Jazarpena lanean ari zela hasi zen, eta handik kanpo jarraitu zuen. Avanza Durangaldeko langile batzordeak salatu du gidariak bakarrik eta babesgabe egon ohi direla lanorduetan.


Eguneraketa berriak daude