Pribatizazioa Urdulizko ospitalean: elikadura eta arropa zerbitzuak lehiaketara atera ditu Osakidetzak

  • Jon Darpon EAEko Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu du LAB sindikatuak, “zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoa ez betetzeagatik”.  


2017ko urtarrilaren 05an - 09:39
Urdulizko ospitalearen erabateko publikotasunaren aldeko mobilizazioa (Arg.: LAB).

Osakidetzak Urdulizko ospitaleko lentzeria, sukaldea, elikadura eta ebakuntza geletako arropa zerbitzuak atera ditu lehiaketa publikora. Garbiketa zerbitzuari dagokionez, pribatizaturik dago ospitaleak ateak ireki zituenetik.

LABen iritziz, oinarrizko zerbitzu horiek “funtsezkoak” dira osasun publikoak ondo funtziona dezan, eta beraz, “Osakidetzako langileen esku egon behar dira”. Pribatizazioak diru kostuak handitu eta kalitatea jaitsiko duela azaldu du sindikatuak, eta gaineratu du enpresa horietako langile gehienek baldintza prekarioetan egiten dutela lan.

LABek azalpen publikoak emateko eskatu dio Drapon kontseilariari, eta jarraian bere dimisioa aurkezteko, “zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoa ez betetzeagatik”.  

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea pribatizatzearen aurkako protestak egin zituzten ekainean Satse, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek. Horren aurrean, pribatizazio asmorik dagoenik ukatu zuen Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak, eta gaineratu zuen zerbitzuetako batzuk kanpoko enpresei esleitzea “ohikoa” dela edozein administrazio publikotan edota hezkuntzan. Bere iritziz, zerbitzu horiek “funtsezko arreta-zerbitzuen kanpokoak dira”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdulizko ospitalea
Bihotzeko Errehabilitazio Unitatea jarri dute Urdulizko ospitalean

Gorabehera kardiobaskularrak jasaten dituzten edo jasan ditzaketen pertsonen osasuna hobetu nahi du Osakidetzak.


2018-05-15 | Hiruka .eus
Urdulizko ospitalean langile gehiago kontratatzeko eskatu dute sindikatuek

Urdulizko ordezkaritza sindikalak elkarretaratzea egin du gaur goizean, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalean. Jon Darpón sailburuaren bisitagaz batera atera dira kalera, langile-falta salatu eta kontratazio gehiago eskatzeko.


2017-11-14 | Hiruka .eus
Urdulizko ospitaleko 18 garbiketa-langile kaleratu dituztela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek

Urdulizko ospitalean lan egiten zuten Comercial de Limpieza Villar SA enpresako 18 garbiketa-behargin kaleratu dituztela salatu dute ELAk eta LABek. Sindikatuek Osakidetzaren jarrera deitoratu zuten joan den barikuan, hilaren 10ean, osasun-zentroaren aurrean egindako... [+]


2016-06-14 | Unai Brea
Lanuzteak Osakidetzan, Urdulizko ospitalea guztiz publikoa izan dadila eskatzeko

Osakidetzako langileak ekainaren 14ko eguerdian bi orduko lanuztera egitera deitu dituzte Satse, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek. Mobilizazioaren bidez, Urdulizko Alfredo Espinosa erietxe berrian “egin nahi dituzten era guztietako pribatizazioen aurka” protestatu... [+]


Eguneraketa berriak daude