Mahmoud Sarsak preso palestinarrak 86 egun daramatza gose greban eta hilzorian da

  • Mundu osoko futbol zaleak Euro 2012 txapelketari so diren bitartean, gose greban dagoen futbol jokalari palestinarraren kasura bideratu nahi dute jendearen arreta ekintzaileek. Mahmoud Sarsak 25 urteko Palestinako futbol selekzioko jokalariak 86. eguna du gose greban eta hiltzeko arriskuan dago. 2009ko uztailetik Israelek kargurik gabe atxilotu zuela salatzeko ekin zion protestari eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen du. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak. Aska dezatela eskatzen du.


2012ko ekainaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Mahmoud Sarsak presoari babesa erakusteko afixa

Israelek mantentzen duen atxiloketa administratiboen politikaren aurka ari da protestan Sarsak. Lege horren arabera, Israelgo agintariek palestinar bat denbora mugagabean atxilotuta eduki dezakete. Israelek dio Yhadeko kidea dela futbolaria; berak eta bere familiak erabat ukatzen dute salaketa eta inongo frogarik ez dutela erantzuten dute. 30 kilo galdu ditu protesta hasi zuenetik familiaren arabera.

Joan den maiatzean Israelek onartu zuen isolamendu zigorrak etetea, preso palestinarrek bisita gehiago izatea eta atxiloketa administratiboak ez berritzea. Horren ostean, Palestinako 2.000 preso inguruk gose greba amaitzea erabaki zuten. Baina Sarsakekin batera, Akram Rikhawi izeneko presoa ere gose greban da eta 56. eguna du azken honek. Jokalariaren ustez, ez dira nahikoa Israelek hartutako konpromisoak. Aska dezatela eskatzen du eta gose grebarekin amaiera arte joateko prest dela esan du.

Munduko futbol jokalari profesionalen FIFPro elkarteak ere eskatu dio Israeli Mahmoud Sarsak askatzeko. UEFAri ere eskaera egin diote esku har dezan eta jokalariaren bizia salba dezan, baina ez dute erantzunik jaso. Publikoki Sarsaki elkartasuna erakutsi dion futbol jokalari bakarretakoa Sevilla taldeko Frederic Kanoute izan da. Epaiketa justu bat edo askatasuna eskatu du berarentzat.

Sare sozialetan palestinarrak eta hauen kausaren aldeko ekintzaileak albistea zabaldu nahian dabiltza #MahmoudSarsak, #SaveFootballerSarsak eta #FootballsHero etiketak erabiliz. Askok salatzen du Mendebaldeko hedabideek gaia ixilarazi nahi dutela.

Informazio gehiago:

Blog honetan zuzeneko jarraipena egiten ari dira

Elkarrizketa Sarsaken familiarekin, ingelesezko azpidatziekin:

Bideoan bere emazteak esaten du Sarsak gose greban dagoela kargurik gabe dagoelako atxilo eta ez dakielako noiz aterako den. Ilobak ondoren dio atxilotuak gol asko sartzen zituela eta etxean txaloka hartzen zutela. Horrez gain, biek gaineratzen dute arrazoirik gabe atxilotu zutela eta badakitela ez duela ezer txarrik egin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eguneraketa berriak daude