Paristik astindu dute putzua orain

  • Pozgarria da ikustea Parisen bildutako jende ugari eta ikuspegi anitzeko horrek oraindik baduela adorea bale prozesuaren alde egiteko.


2015eko ekainaren 12an - 10:59

Ez dira edonor eta asko ordezkatzen dute, bai esparru politikoari dagokionez eta baita euskal herritarren borondateari begira. Azken finean, zer dago Parisko konferentziaren muinean? ETAren mende erdiko historiari amaiera ordenatua eman ala ez; mende erdi horretan izandako gatazka eta sufrimenduari elkarrizketa bidez bideratu edo arazoa usteltzen utzi.

Oso argi dago euskal gizarteari galdetuz gero zer nahi duen, molde ordenatuaren aldeko eskariaren alde egingo duela: hori dio haren ordezkaritza instituzionalaren gehiengo oso handiak, egindako inkesta ugarietan ere hori dio iritzi publikoak eta hori diote kalean konponbidearen alde egindako mobilizazio handiek.

Eta zer da irteera ordenatua? Hor badira ikuspegi desberdinak, baina funtsean zera adierazten du: bat, gatazka horrek eragindako sufrimenduaren amaiera edo arintzea bilatu behar dela, biktimei dagokien tratamendua emanez eta presoei ere bai; bi, iraganarekiko azterketa konpartitua egitea gatazka horretako klabe konpartitu batzuk bilatzeko; hiru, kontakizun bakarrik ez da inoiz egongo, baina iraganeko klabe konpartitu horiek ahalbideratu beharko lukete etorkizunean horrelako egoerarik ez errepikatzea.

ETAren armagabetzea, biktimak eta presoak izan ziren konferentziaren gai nagusiak, baina horrekin bide ordenatuaren eskaera da funtsean Parisko Konferentziak aldarrikatzen duena. Eta hori bakarrik egin liteke elkarrizketaren bidez; elkarrizketan sakon murgilduta bakarrik lortuko da ezker abertzaleak iraganaren bere –ez besteek nahi duten– irakurketa kritikoa egitea; horrela bakarrik lortuko da ahalik eta biktima gehienen samina baretzea; horrela bakarrik bidera daiteke presoek askatasunez egitea egin beharreko bidea.

Beste irtenbidea da PPren Espainiako Gobernua bultzatzen ari dena, mendekuarena, eta horrek euskal gizartean ur putzu ustel bat uztea bilatzen du. Horregatik, funtsezkoa da ur putzua mugitzen saiatzen den edozein ekimen txalotu eta eskertzea. Horregatik eskatu behar zaie euskal instituzio –hauek edozein koloretakoak izanda ere–, alderdi eta eragile sozialei ez dezatela ura usteltzen utzi, astindu dezatela iritzi publikoa, ur ustelak PPren interesekoak direlako baina  –edozein ikuspuntutik begiratuta ere– ez euskal gizartearenak.

Humanitario deitu zioten Parisko konferentziari, baina Asanblea Nazionalean ordezkaritza politiko eta sozial zabala bildu zen. Ez zuten gatazkaren eduki politikoez jardun; adostuta dago amaiera ordenatu honetan ez dagoela eduki politikorako lekurik. Baina gatazkak izaera politikoa du eta haren ondorioak politikak bidera dezala eskatu zuten.

Hori ere bai, baina garrantzitsuena ez da ETAk asteburuan armagabetzeaz esan dezakeena edo ez, garrantzitsuena da gizartea ez lokartzen uztea eta armek eta indarrak konpondu ez zutena –edo nahasi zutena– elkarrizketak bideratzea.


Azkenak
Aragonesek dimisioa aurkeztu du, ERCren emaitza txarren ondoren

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude